142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARBIZU

Industrialdea handitzeko Arbizuko udal planeko aldaketa puntual xehakatua. Behin betiko onespena

Kontuan hartuz ezen, 2008ko uztailaren 17ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi dela Industrialdea handitzeko Arbizuko Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, udal honek sustatua eta Zuazo Ingenieros, S.L. enpresak prestatua.

Kontuan hartuz ezen, 2008ko abuztuaren 11n, 98. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintziako egunkarietan hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zela, baita iragarki oholean paratu ere, eta inork ez duela alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 79. artikulua eta legeak ezarritako epea igaro ondoren, Osoko Bilkurak, aho batez, honako hau erabaki du:

1. Behin betikoz onestea Industrialdea handitzeko Arbizuko Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, udal honek sustatua eta Zuazo Ingenieros, S.L. enpresak prestatua.

2. Espediente osoa, eginbidetua, Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura igortzea.

Arbizun, 2008ko urriaren 1ean.-Alkate udalburua, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0816763