142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLIN

Udal Planeko egiturazko aldaketa. Hasierako onespena

Allin ibarreko Udalak, 2008ko urriaren 20ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko egiturazko aldaketa, Galdioko 11. poligonoko 94. lurzatian, Ecay Lorz ahizpek sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, hain zuzen ere udal bulegoetan, interesdunen eskura, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, haren 79 eta 80. artikuluek hartara igorririk.

Allinen, 2008ko urriaren 24an.-Alkatea, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0816345