142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2009ko aurrekontua eta betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Juntak, 2008ko urriaren 20an egindako bileran, 2009ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako espedientea, Etxalarko Herriko Etxean kokatuta dagoen Mankomunitateko Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Etxalarren, 2008ko azaroaren 6an.-Presidentea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0817395