142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2008ko aurrekontu orokorreko 3. eta 4. aldaketak behin betikoz onetsirik

Sakanako Mankomunitateak, 2008ko ekainaren 30ean egindako Batzar Orokorrean, hasiera batean onetsi zituen 2008ko aurrekontuko 3 eta 4/2008 aldaketen espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluari jarraikiz, espediente horren tramitazioa eta onespena aurrekontuen modura egin behar dira, informazio, erreklamazio eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientearen hasierako onespena erabaki zuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, eta iragarkia 2008ko abuztuaren 4an argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da

DIRUSARRERAK:

Gastu Orkorretarako Diruzaintzaren Gerakina: 44.624,88 euro.

Dirusarrerak, guztira: 44.624,88 euro.

GASTUAK:

II. kapitulua: 977,84 euro.

VI. kapitulua: 43.647,04 euro.

Gastuak, guztira: 44.624,88 euro.

Lakuntzan 2008ko urriaren 6an.-Sakanako Mankomunitateko burua, Miguel Angel Zubiria Galartza.

Iragarkiaren kodea: L0816874