142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IZARBEIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 1/2008 aldaketa

Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2008ko urriaren 23an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea aurrekontuko 1/2008 aldaketa, kreditu gehikuntza bati buruzkoa, Kalitatea eta Modernizazioa izeneko 1 121 62501 kontu-saila behar adina hornitzearren. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin eta Mankomunitateko Udalen ekarpenarekin finantzatuko da.

Aditzera ematen da, interesdunek 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Obanosen, 2008ko urriaren 24an.-Mankomunitateko burua, Pedro Nagore Lanas.

Iragarkiaren kodea: L0816519