142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

1244/2008 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Aldatz Larraungo hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, maiatzaren 29ko 713/2008 Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, irailaren 22ko 1093/2008 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zion aipatu proiektuari, eta ebatzi egin zuen aurkeztutako alegazioen gainean, ebazpen horren azalpen-zatian adierazitakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak, 2008ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez, presakotzat jo zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Larraungo alkate-udalburuari dei egitea, 2008ko abenduaren 16an bertako herriko etxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek beraiek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. María Isabel Vidaurre Argote, Francisco Javier Lachén Barbería eta Carmen Lacunza Astiz jaun-andreak izendatzea Administrazioaren ordezkari, haietako edozeinek okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

4. Alazne Sueskun Erauskin, Itziar Calvo Oteiza eta Jasone Goikoetxea Iriberri andreak, haietako edozein, administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Komunitateko bi egunkaritan eta Larraungo udaletxeko eta Aldazko kontzejuko etxeko iragarki oholetan, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Iruñean, 2008ko azaroaren 5ean.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F0816942