142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GARRALDA

Aurrekontuak. Hasierako onespena

Garraldako Udalak, 2008ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2009ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Garraldan, 2008ko urriaren 27an.-Alkatea, Alejandro Belzunce Lerindegui.

Iragarkiaren kodea: L0816389