142. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ETXAURI

2008ko aurrekontu orokor eta bakarraren onespena

Etxauriko Udalak, 2008ko urriaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Behin betikoz onetsitzat joko da epe hori iraganik inork erreklamaziorik aurkezten ez badu.

Etxaurin, 2008ko urriaren 29an.-Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0816483