139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BEIRE

Udal ordenantzak. Hasierako onespena

Beireko Udalak, 2008ko urriaren 8an egindako osoko bilkuran, ondokoak onetsi zituen hasiera batez:

-Udal ordenantza, arriskugarri gerta daitezkeen animaliak eta bestelakoak edukitzea eta haien erregistroa eta tasa arautzen dituena.

-Udal ordenantza, hirigintzako eta bestelako tramitazioen tasak arautzen dituena.

Beraz, erabaki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxe honetako iragarki oholean agertuko da, eta hilabetez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aipatu espedientea interesdunen eskura egonen da, kontsulta dezaten, Udalaren Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxe honetako iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendea hartzeko orduetan, astelehen, asteazken eta ostegunetan, hain zuzen.

Beiren, 2008ko urriaren 17an.-Alkate udalburua, Sergio Fresán Oroz.

Iragarkiaren kodea: L0816108