139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LAKUNTZA

Aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2008ko urriaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lakuntzako planeamenduko arau subsidiarioetako ordenantzen aldaketa puntuala, I, II eta III. eremu homogeneoetan, Lakuntzako Udalak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Lakuntzan, 2008ko urriaren 22an.-Alkatea, José Ramón Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0816138