139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

432/2008 EBAZPENA, urriaren 27koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2009. urtean Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko 1. mailako ikasleendako hizkuntzetan murgiltzeko "English Week" programako deialdia onesten duena.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu ingeles barnetegietara joateko ikastaroen deialdia egitea, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko lehen mailako ikasleendako 1350 ikastoki bitarte eskaintzeko.

Deialdiaren helburu nagusia ingelesa ikastea eta eskolatik kanpo erabiltzea da. Helburu akademiko nabarmenak ditu eta ikastetxeko ohiko ikaskuntza sendotzeko balioko du.

Bost eguneko ikastaroek osatzen dute programa, astelehenetik ostiralera bitarte. Horietan Nafarroako ikastetxe batzuetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko 1. mailako 50 ikasle gehienez elkarrekin biziko dira, mantenu osoarekin, Irunberriko "Sierra de Leyre" BHIko egoitzan, barnetegi gisa (Agoizko etorbidean, zk.g.). Programan eskolako jarduerak ez ezik bestelakoak ere izanen dira, hala nola, kirolak, aisialdikoak eta lantegiak.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingelesa ikasteko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko 1. mailako ikasleendako hizkuntzetan murgiltzeko "English Week" programako deialdia eta haren eranskinak onestea. 900 ikastoki dira eta 2009ko otsailaren 2tik ekainaren 19ra bitarte iraunen du.

2. Deialdi hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Deialdi honen aurka nahiz deialdiaren oinarrien eta egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi, argitaratu edo jendaurrean paratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau, deialdia eta eranskinak igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Europako eta Nazioarteko Programen Atalera eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2008ko urriaren 27an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

1. ERANSKINA

2009. urtean Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko 1. mailako ikasleendako hizkuntzetan murgiltzeko "English Week" programako deialdia

1.-Deialdiaren xedea eta helburua.

1.1. Hezkuntza Departamentuak dei egin du Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko 1. mailako ikasleendako, ingelesean murgiltzeko ikastaroetan parte hartzeko. 900 ikastoki izanen dira guztira. Horietarik, 250 DBHko 1. mailarako izanen dira eta 650 gehienez Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako taldeendako. Mailen artean esleitzen direnen artetik ikastoki batzuk hutsik gelditzen badira, berriro banatuko dira.

1.2. Programaren helburua ingelesa eskolatik kanpo ikasi eta erabiltzea da. Helburu akademiko nabarmenak ditu, ikasleen curriculumeko ohiko programa sendotzeko balioko du eta. Horrenbestez, komunikatu eta ikasteko hizkuntza ingelesa izanen da.

2.-Ikastaroen azalpena eta ezaugarriak.

2.1. Egonaldiak 18 talderendako dira. Txanda bakoitzean gehienez ere 50 ikasle izanen dira. Bost eguneko ikastaroek osatzen dute programa, astelehenetik ostiralera bitarte. Horietan Nafarroako ikastetxe batzuetako ikasleak elkarrekin biziko dira Irunberriko "Sierra de Leyre" BHIko egoitzan, mantenu osoarekin (Agoizko etorbidean, zk.g.). Jardueretarako, talde txikiagoak sortuko dira.

2.2. Programan eskolako jarduerak ez ezik bestelakoak ere izanen dira, hala nola, kirolak, aisialdikoak eta lantegiak. Edonola ere, programaren helburua da ikasleen arteko elkarbizitza bultzatzea eta ingelesez komunikatzeko motibatzea, ikaskuntza horretarako baliabide teknologikoak erabilita.

2.3. Ikasleek 80na euro pagatu beharko dizkiote Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneari, ikastetxearen bidez. Hala ere, ikasleek beren ikastetxerako garraioa pagatuko dute. Ikastetxea bera arduratuko da garraioa antolatzen.

2.4. 11. astearen kasuan, apirilaren 27tik 30era bitarte, bakarrik lau eskola egun direnez, partaideek 60na euro pagatuko dituzte.

7. astean, martxoaren 16tik 20ra, eskola astetzat hartuko da, martxoaren 19ko jaia ez baita kontua hartuko.

2.5. Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneari esleituko dio programaren kudeaketa eta garapena, Hezkuntza Departamentuko zentro instrumentala baita. Horretarako Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneak ikasleei etengabe laguntzeko behar adina langile izanen ditu, bere eginkizunetan aritzeko gaitasuna dutenak.

3.-Egunak eta ikastaroen banaketa.

Ikastaroak 2009ko otsailaren 2tik (astelehena) ekainaren 19ra bitarte (ostirala) eginen dira, ondoko egutegi honi jarraikiz:

-1. taldea: otsailaren 2tik 6ra bitarte.

-2. taldea: otsailaren 9tik 13ra bitarte.

-3. taldea: otsailaren 16tik 20ra bitarte.

-4. taldea: otsailaren 23tik 27ra bitarte.

-5. taldea: martxoaren 2tik 6ra bitarte.

-6. taldea: martxoaren 9tik 13ra bitarte.

-7. taldea: martxoaren 16tik 20ra bitarte (*Jaun Done Joseperen jaia).

-8. taldea: martxoaren 23tik 27ra bitarte.

-9. taldea: martxoaren 30tik apirilaren 3ra bitarte.

-10. taldea: apirilaren 20tik 24ra bitarte.

-11. taldea: apirilaren 27tik 30era bitarte (*4 egun).

-12. taldea: maiatzaren 4tik 8ra bitarte.

-13. taldea: maiatzaren 11tik 15era bitarte.

-14. taldea: maiatzaren 18tik 22ra bitarte.

-15. taldea: maiatzaren 25etik 29ra bitarte.

-16. taldea: ekainaren 1etik 5era bitarte.

-17. taldea: ekainaren 8tik 12ra bitarte.

-18. taldea: ekainaren 15etik 19ra bitarte.

Taldeak astelehenetan hartuko dira, 10:00etan, eta ostiraletan aterako, 16:00etan.

4.-Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2008ko abenduaren 23an amaituko da (hori barne).

5.-Eskabideak aurkezteko modua.

5.1. Parte hartu nahi duten ikastetxeek zuzendariaren bidez eginen dute eskaera, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko 1. mailako 25 ikaslerekin gehienez taldea osatu eta ondoko dokumentazioa aurkeztuko dute:

-Eskaera inprimakia 2. eranskinaren arabera.

-Jarduera onesteko Eskola Kontseiluak emaniko agiria.

Ikastetxe bereko bi ikasle talde egun beretan egotea saihestuko da, gutxienez bi ikastetxetako ikasleak elkarrekin bizi daitezen.

5.2. Salbuespen hauek izanen dira:

a) Deialdian eskatzen direnak baino ikasle gutxiago dauzkaten ikastetxeak direnean, bi ikastetxek edo gehiagok partekatutako eskabideak onartuko dira.

b) 5. eta 6. mailetako talde osatu gabeak ere onartuko dira (15 ikasle baino gutxiagokoak).

c) Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa talde bakar batean bildurik duten ikastetxeen kasuan (eskola unitarioen kasuan, adibidez), eskabidea osatzeko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak onartuko dira talde eta aste berean.

d) Elkarrengandik hurbil dauden ikastetxeek txanda bera eskatzen ahalko dute, garraioaren kostuak gutxitzeko.

5.3. Eskabideak, agiriekin batera, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariari igorriko zaizkio eta Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g., 31001) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aipatzen diren baliabideak erabiliz.

Eskabidea postetxe batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki baten bidez aurkeztuko da, postako funtzionarioak, ziurtatu aitzin, data eta zigilua jar diezazkion. Hala ez bada, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan noiz sartu eta egun horixe emanen zaio eskabideari.

Ikastetxeen irteera-erregistroari ez zaio baliorik emanen, ez eta gutun-azaleko posta zigiluari ere.

6.-Hautapen batzordea eta deialdiaren ebazpena.

6.1. Hezkuntza Departamentuak hautapen batzorde bat osatuko du, kide hauek izanen dituena:

-Batzordeburua: Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Europako eta Nazioarteko Programen Ataleko burua.

-Atzerriko Hizkuntzen Erabilera Hobetzeko Bulegoko burua.

-Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko aholkulari tekniko bat.

6.2. Batzordeak honako irizpide hauei jarraituko die eskabideak baloratzerakoan:

Irizpideak:

-Ikastetxe publikoak: 5 puntu.

-Ikastetxe itunduak: 3 puntu.

-Hiri-ingurua ez izatea: 3 puntu bitarte.

-Ikasle etorkinen ehunekoak: 3 puntu bitarte.

-Eskola unitarioak: 2 puntu bitarte.

-Ikastetxeak hizkuntzak ikasteko programa berritzaileetan parte hartzea: 2 puntu bitarte.

-2006-2007 ikasturtean parte hartu ez izana: 0,5 puntu.

-2007-2008 ikasturtean parte hartu ez izana: puntu 1

-Programan behin ere parte hartu ez izana: 2 puntu.

6.3. Azken puntuazioetan berdinketarik gertatuz gero, jendaurreko zozketa eginen da.

6.4. Hautapen batzordeak proposatuta, Hezkuntza Departamentuak deialdiaren gaineko behin-behineko ebazpena http://educacion.pnte.cfnavarra.es webgunean argitaratuko du. Orduz geroztik, zazpi egun naturaleko epea izanen da haren aurka erreklamazioak aurkeztu eta, hala bada, eskaturiko agiriak zuzentzeko.

Izan litezkeen erreklamazioen gainean ebatzita, deialdi honetako ikastetxeen behin betiko zerrenda webgunean argitaratuko da.

6.5. Hezkuntza Departamentuak bi hilabeteko epean emanen du bukatutzat deialdi hau, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

7.-Irakasle laguntzaileak.

7.1. Progama hasi aitzin, bilera bat izanen da, non Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneak, Hezkuntza Departamentuaren arduradunek eta irakasle laguntzaileek hartuko baitute parte. Bilera horretan asteko programari buruzko argibide garrantzitsuak jakinarazi eta jarduerak koordinatuko dira.

7.2. Eginkizunak:

-Argibideak bildu eta zabaltzea. Ikasleen gurasoei programaren berri ematea.

-Ikasle taldearekin joan-etorria egitea.

-Ikasleekin egotea barnetegian dauden bitartean, eta ikasleen parte-hartze egokiaren erantzukizuna bere gain hartzea.

-Jarduera programan parte hartzea eta ikastaroko zuzendariari laguntzea arratsaldeko jarduera bat eta gaueko jarduera bat garatzen, kemenez.

-Bizikidetzarako arauak ezagutzea.

-Erakundeko irakasleak sostengatzea, beharrezkoa bada, gaixo daudenean, osasun etxe batera joan behar denean, liskarrak konpondu behar direnean eta ikasleak ongi moldatzen ez direnean.

-Gosari, bazkari eta afarietan jantokia gainbegiratzea eta jolastokiak eta dutxak ere bai.

-Gauez ikasleak zaintzea, Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneko gaueko arduradunak sostengaturik.

7.3. Irakasle laguntzaileak 160 euro hartuko ditu bidaia boltsa gisa (gehienez ere bi irakasle izanen dira astean).

7.4. Taldeko irakasle laguntzaileak jardueraren laburpen edo azken balorazio bat eginen du eta Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura igorriko du. Bertan jaso ondoren, interesdunari 50 ordu kreditatuko zaizkio berrikuntza proiektu gisa.

8.-Parte hartzeko baldintzak.

8.1. Parte hartzeak berarekin dakar Hezkuntza Departamentuak unean-unean ezartzen dituen baldintza eta arauak onartzea.

8.2. Ikastetxe eskatzaileek parte hartzen duten ikasleen guraso edo legezko tutoreen agiriak gordeko dituzte, 3. eranskinaren arabera.

8.3. Ikasleen zerrendan aldaketarik gertatuz gero, ahalik eta lasterren jakinaraziko zaio Hezkuntza Departamentuari.

9.-Bestelako xedapenak.

9.1. Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du eskatzaileek aurkezten dituzten datuak ikuskatzeko.

9.2. Datu horiek gezurrezkoak badira edo deialdiko arauak edo departamentuak hautatzen diren ikasleen egonaldi eta jardueretarako ezartzen dituenak betetzen ez badira, ikaslea programatik kanpo geldituko da, izan litezkeen legezko ekintzak ukatu gabe.

9.3. Edozein arau urratzen duten ikasleak berehala kanporatuko dira egoitzatik. Kanporatuz gero, gurasoek edo legezko tutoreek arduratu beharko dute adingabea garraiatzen.

9.4. Deialdi honetan parte hartu ondoren, egonaldiaz edo ikastaroaren atarramenduaz txosten txarra hartzen duten ikasleak ezin aurkeztuko dira heldu den urtean horretarako izan litezkeen laguntzen deialdian ez eta Hezkuntza Departamentuak egiten dituen antzeko deialdietan ere.

9.5. Deialdi honi buruzko informazioa gehiago Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta departamentuaren weborrian jaso daiteke: http://educacion.pnte.cfnavarra.es

9.6. Behin betiko esleipena posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaie ikastetxe parte hartzaileei. Horiek halaxe adierazi beharko dute onartzen duten edo uko egiten dioten bost eguneko epean.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri eta administrazio-egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. ERANSKINA

2009an "English Week" hizkuntza murgilketarako programan parte hartzeko eskabidea

Ikastetxearen datuak:

Izena:

Mota:

f Publikoa.

f Itundua.

Helbidea:

Herria: .............................. Posta kodea:

Telefonoa: ............................... Faxa:

Helbide elektronikoa:

Irakasle laguntzaileen datuak

Izen-deiturak:

NANa:

Helbide elektronikoa (ezinbestekoa):

Ikasleen datuak:

Parte hartzen duten ikasleen hezkuntza maila:

Ikastetxea dagoen herriak zenbat bizilagun dituen:

Ikasle etorkinen ehunekoak:

f %18 eta %25 bitarte.

f %25 baino gehiago.

Ikastetxearen eragin eremuaren ezaugarri sozioekonomikoak:

f Altua.

f Ertaina/Altua.

f Ertaina/Baxua.

f Baxua.

Ikastetxearen azalpen laburra

Hizkuntzak ikasteko programa berritzaileetan parte hartzea:

Programako egutegia (lehentasun hurrenkera aukera guztiak markatuz adierazi):

f 1. taldea: otsailaren 2tik 6ra bitarte.

f 2. taldea: otsailaren 9tik 13ra bitarte.

f 3. taldea: otsailaren 16tik 20ra bitarte.

f 4. taldea: otsailaren 23tik 27ra bitarte.

f 5. taldea: martxoaren 2tik 6ra bitarte.

f 6. taldea: martxoaren 9tik 13ra bitarte.

f 7. taldea: martxoaren 16tik 20ra bitarte.

f 8. taldea: martxoaren 23tik 27ra bitarte.

f 9. taldea: martxoaren 30tik apirilaren 3ra bitarte.

f 10. taldea: apirilaren 20tik 24ra bitarte.

f 11. taldea: apirilaren 27tik 30era bitarte (*4 egun, 60 euro).

f 12. taldea: maiatzaren 4tik 8ra bitarte.

f 13. taldea: maiatzaren 11tik 15era bitarte.

f 14. taldea: maiatzaren 18tik 22ra bitarte.

f 15. taldea: maiatzaren 25etik 29ra bitarte.

f 16. taldea: ekainaren 1etik 5era bitarte.

f 17. taldea: ekainaren 8tik 12ra bitarte.

f 18. taldea: ekainaren 15etik 19ra bitarte.

Oharra.-Ikastetxeek adierazi beharko dute zer astetan ezin duten parte hartu programan eta zergatik.

Ikasle taldearen orotariko ezaugarriak:

Medikuntza premia bereziak dituzten ikasleak (behar horiek zehaztu):

Hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleak (halakorik bada, haien gaitasunak eta berezitasunak zehaztu):

Parte hartzen duten ikasleen zerrenda:

ZK. IZEN-DEITURAK

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

ZK. IZEN-DEITURAK

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

3. ERANSKINA

Aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena

.............................. jaunak/andreak, ................. I.F.Z. duenak, ................................ eskatzailearen aita, ama edo tutore denak, baimena ematen dio bere seme edo alabari hizkuntzetan murgiltzeko "English Week" programa egiteko, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundua den horretan, baita osasun laguntza hartzeko ere, beharrezkoa denean. Orobat, adierazten du onartzen duela, programa bertan behera uztera behartzen duen gorabeheraren bat gertatuz gero, etxera itzultzea aurreikusitako data baino lehen.

................(e)n, 2008-2009ko .............aren ....(e)an.

Sinadura:..........................................

Oharra.-Baimen hau, behar bezala bete eta sinatuta, ikastetxearen esku geldituko da.

Iragarkiaren kodea: F0816677