139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

TUTERA

Deialdia, Pianoko eta Musika Hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat, lanaldi osokoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Castel Ruiz kultur etxearen zerbitzuan, "Fernando Remacha" Udalaren Musika Eskolarako

Castel Ruiz kultur etxeko Gobernu Batzarrak, 2008ko urriaren 14an hartutako erabakiaren bidez, deialdia onetsi zuen Pianoko eta Musika Hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat, lanaldi osokoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Castel Ruiz kultur etxearen zerbitzuan, "Fernando Remacha" Udalaren Musika Eskolarako.

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Pianoko eta Musika Hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionario araubidean betetzea, Castel Ruiz kultur etxearen zerbitzuan, "Fernando Remacha" Udalaren Musika Eskolarako

Deialdi honetan lekurik ez du lekualdatze lehiaketak; hura ezarria dago Nafarroako Administrazio Publikoetako Lanpostuak Betetzeko azaroaren 6ko 251/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregalemenduan eta Tuterako Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario eta lan-kontratudun finko nahiz aldi baterakoen lan baldintzen gainean indarra duen akordioan.

1.2. Izendapenak funtzionario bilakatuko du izendatua, lanpostuaz jabetzen denetik eta ondorio guztietarako. Funtzio Publikoaren Estatutuari loturik egonen da eta Gizarte Segurantzaren Sistema Orokorrean kidetuko da.

1.3. Lanpostuak B mailako ordainsariak izanen ditu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuak eta gainerako xedapen aplikagarriek ezarritakoarekin bat.

1.4. Izangai izendatuak Tuteran bizi beharko du, eta horretarako udal mugape horretan finkatuko du, egiazki, bere bizilekua.

1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunak noiznahi aldatzen ahalko du. Horretarako, onespenerako erabili den prozedura berari segituko zaio.

1.6. Bete beharreko eginkizunak bere kategoriarako ezarritakoak dira, baita entitateak berariaz manatzen dizkion guztiak ere.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposiziora onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Espainiako, Europar Batasuneko kide den bertze estatu bateko edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak baietsiriko Nazioarteko Tratatuen arabera Europar Batasuna osatu zuen Tratatuan zehazten diren baldintzetan langileen joan-etorri librea aplikatzekoa den edozein estatutako nazionalitatea izatea. Espainiarren eta lehen aipatu diren estatuetako herritarren ezkontideek edo legez eraturiko izatezko bikotekideek ere hartzen ahalko dute parte, zuzenbidez bereiziak ez badaude, baita haien ondorengoek eta haien ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bereiziak ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beheitikoak badira edo, adin horretatik goitikoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.

b) Adinez nagusia izatea.

c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko gabetua edo desgaitua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izatea.

e) Izatea Pianoko irakaslearen titulua, irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren babespean luzatua, edo Pianoko irakaslearen edo Pianoaren profesionalaren titulua, 1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babespean luzatua, edo Pianoko titulu profesionala (L.O.G.S.E. edo L.O.E.).

2.2. Probak gainditu eta lanpostua eskuratzen duten izangaiek aitzineko baldintzak betetzen dituztela frogatu beharko dute, deialdi honetako zazpigarren oinarrian ezartzen diren epean eta maneran. Baldintzak bete beharko dituzte, hain zuzen ere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta horien jabe beharko du izan oposizioaldiak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Castel Ruiz kultur etxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz. Horretarako, hogeita hamar egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio eskabideak.

3.2. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

-Deialdi honetan eskatutako tituluaren jatorrizko agiria edo haren fotokopia egiaztatua.

-Izangaiek oposizioaldian jotzeko hautatu dituzten obren 3 fotokopia.

-Baremorako alegatzen diren merezimendu guztien dokumentazioa, jatorrizkoa nahiz fotokopia egiaztatuak.

-Pianoa irakasteko proiektu pedagogikoa, 6.1.2.b) arauak dakarrena. Lan hori gutunazal itxian aurkeztuko da eta haren kanpoaldean ez da izangaiaren daturik ez lelorik agertuko, bakar-bakarrik "... deialdiko proiektu pedagogikoa". Barnean, bertze gutun-azal itxi bat sartuko da; haren kanpoaldean leloa agertuko da eta barnean oposiziogilearen datuak sartuko.

Gutun-azal hori eskabidetik bereizi beharko da espedienteak epaimahaiari igortzen zaizkion unean.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.4. Minusbalioren bat duten izangaiek egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denboraren eta baliabideen aldetik, egokitzapena beharrezkoa duten ariketak egiteko. Horrelakoetan, eskabidean adierazi beharko dute zein minusbaliotasun duten eta zein den eskatutako egokitzapena, eta eskabideari erantsi minusbaliatuak direla frogatzeko agiria, erakunde eskudunek luzatua.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Castel Ruiz kultur etxeko buruak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan, buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Epaimahaiburua: Castel-Ruiz kultur etxeko burua.

-Ordezkoa: Castel Ruiz kultur etxeko buruordea edo buruak eskuordetutako pertsona.

-Mahaikidea: Pianoko espezialista bat.

-Ordezkoa: Pianoko espezialista bat.

-Mahaikidea: Musikaren Pedagogiako espezialista bat.

-Ordezkoa: Musikaren Pedagogiako espezialista bat.

-Mahaikidea: Milagros Bernardo Prada.

-Ordezkoa: Jesús María Santos Villafranca.

-Idazkaria: "Fernando Remacha" Udalaren Musika Eskolako zuzendaria.

-Ordezkoa: eskola horretako irakasleen klaustroaren ordezkari bat.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen erabateko gehiengoa izan gabe.

Organo kolegiatu horren eraketa baliozkoa izateko, beharrezkoa izanen da kide hauek biltzea: mahaiburua eta mahaikide idazkaria edo horien ordezkoak, eta gutxienez ere mahaikideen erdiak.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren afera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta laguntza emanen diote epaimahaiari.

6.-Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, lehiaketaldia aurrena, oposizioaldia ondoren. Agiri, titulu edo egiaztagiri guztien jatorrizkoak edo fotokopia egiaztatuak aurkeztuko dira, epaimahaiak balora ditzan.

Deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bi hilabete iragandakoan hasiko dira lehiaketako probak.

6.1.1. Lehiaketaldia.

Epaimahaiak izangaiek alegaturiko merezimenduak baloratuko ditu, I. eranskineko baremoari jarraikiz, eta gehienez ere 20 puntu eskura daitezke.

Oposizio-lehiaketan parte hartu nahian, eskabidea aurkezten dutenean alegatu eta frogatuko dituzte izangaiek merezimendu guztiak agiri bidez.

Epaimahaiak ez du inoiz merezimendurik onartuko ez bada alegatu edo agiri bidez frogatu.

Lehiaketaldia bukatuta, epaimahaiak iragarki oholean argitaratuko du izangaien zerrenda, lehiaketaldian bakoitzak lortu dituen puntuak adieraziz.

6.1.2. Oposizioaldia.

Oposizioaldiak ondoko hiru proba hauek izanen ditu:

a) Ariketa praktikoa: ariketa hau III. eranskinean xedatutakoari egokituko zaio.

Ariketa burutu ondoan, izangaiek lortutako puntuazioen zerrenda emanen du aditzera epaimahaiak iragarki oholean. Ariketa honetako puntuazioaren erdia, 15 puntu, eskuratzen ez dituztenek ezin izanen dute oposizioan jarraitu.

b) Proiektu pedagogikoa: Pianoa irakasteko proiektu pedagogikoa aurkeztu eta epaimahaiaren aitzinean defendatzea. Proiektu hori idatzita aurkeztuko da, 3.2 oinarrian adierazi den bezala, epaimahaiak aztertu ahal dezan izangaiak horren defentsa egin baino lehen. Epaimahaiak ez du jakinen proiektu pedagogiko bakoitza norena den, harik eta defenditzeko unea iritsi arte.

Proiektu pedagogikoan izangaiak sartu beharko du xede eta edukien proposamen arrazoitua, haien egutegia ikasturte eta mailetan, metodologia eta ebaluazio aldetiko baliabideak, eskolen antolaketaren gaineko jarraibideak, bibliografia etab. Halaber, aurkezten ahalko ditu berak sortutako material didaktikoak, unitate didaktikoak etab.

Izangaiak gehienez ere 45 minutu izanen ditu bere proiektu pedagogikoa defendatzeko. Horren ondotik, epaimahaiak denetariko galderak egin eta azalpenak eskatzen ahalko dizkio izangaiari, defendatu duen proposamenaren gainean.

Ariketa bukatu ondoren, izangaiek lortutako puntuazioen zerrenda emanen du aditzera epaimahaiak iragarki oholean. Ariketa honetako puntuazioaren erdia, 12,5 puntu, eskuratzen ez dituztenek ezin izanen dute oposizioan jarraitu.

c) Eskola praktikoa: oposiziogileak eskola emanen dio maila bateko haur talde bati, edo, bertzenaz, haur bati, gehienez ere ordu erdiz.

Horren ondotik, eta gehienez ere ordu erdiz, oposiziogileak ahoz erantzunen ditu epaimahaiak egiten dizkion galderak; horiek eskola bitartean sortu diren alderdi pedagogiko edo musikaren ingurukoen gainean izanen dira.

Ariketa burutu ondoan, izangaiek lortutako puntuazioen zerrenda emanen du aditzera epaimahaiak iragarki oholean. Ariketa honetako puntuazioaren erdia, 12,5 puntu, eskuratzen ez dituztenek ezin izanen dute oposizioan jarraitu.

d) Epaimahaiak 0tik 80 puntura bitarte kalifikatuko du oposizioaldia, puntuak honela banaturik:

-a) ariketa: 0tik 30era.

-b) ariketa: 0tik 25era.

-c) ariketa: 0tik 25era.

e) Izangai bakoitzaren oposizioko ariketetako puntuazioa ateratzeko, epaimahaian parte hartzen duten kide guztien kalifikazioen banaz bertzeko aritmetikoa eginen da.

f) Izangaiek alfabeto hurrenkerari jarraikiz eginen dituzte probak.

6.2. Azken balorazioa.

Lehiaketaldiko eta oposizioaldiko atal guztiak baturik puntuaziorik handiena ateratzen duen izangaia hautatuko da, horrek oposizioaldia gainditu badu.

7.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa emanda, epaimahaiak jendaurrean paratuko du Castel Ruiz kultur etxeko iragarki oholean oposizioa gainditu dutenen zerrenda, lortu duten puntuazioaren araberakoa. Halaber, argitara emanen da, Castel Ruiz kultur etxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, espezialitate bakoitzean puntu gehien erdietsi duen izangaia izendatzeko proposamena.

Ordezkapenak egiteko, deitu ahal izanen dira oposizioaldia gainditu duten gainerako izangaiak, lortutako puntuazioaren ordenari jarraikiz.

7.2. Izendatzeko proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo zuzenean jakinarazi ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposaturiko izangaiak honako agiriok aurketu beharko ditu Castel Ruiz kultur etxeko bulegoetan:

1. Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo Administrazio Publikotako zerbitzutik ez dela bereizia izan erakusten duena.

2. Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunetan aritzeko galarazten dion eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik ez duela erakusten duena.

3. Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

7.3. Izangaiek ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ez da izendatua izanen eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan ukatu gabe eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna.

7.4. Aitzineko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Castel Ruiz kultur etxeak 7.1. oinarrian adierazitako zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiekin beteko du lanpostua, eta horrekin ere aitzineko ataletan adierazi bezala jokatuko da.

8.-Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Aitzineko oinarrian ezarritakoa betetzen dituzten izangaiak Castel Ruiz kultur etxeko irakasle izendatuko ditu Gobernu Batzarrak.

8.2. Izangai izendatuek hogeita hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbertzeko kasuetan salbu, Castel Ruiz kultur etxearen zerbitzuko funtzionarioak izateko eskubide oro galduko dute.

9.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

ESKABIDE EREDUA

Izena: ..................., adinez nagusia, NAN zenbakia: ........., sorteguna: ......................, sorlekua: ....................., bizilekua: ..............., karrika: ...................., zenbakia: ........., solairua: ....., posta kodea: ........, telefonoa: ....... Zure aitzinera agertzen naiz eta azaltzen dut:

Honako hau azaltzen dut:

Deialdia honetan onartua izatea eskatzen dut: ...ko irakasle (jarri behar dena) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Castel Ruiz kultur etxearen zerbitzuan, "Fernando Remacha" Udalaren Musika Eskolarako.

Karguan aritzea eragozten didan eritasun edo akats fisikorik ez dudala.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdiko 2. oinarrian aipatzen den titulazioa badudala.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

f Minusbalioa dudala eta, beraz, eransten den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Bertze orri batean, minusbalioaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

f Ez dudala minusbaliorik.

(Behar den lekuan, X bat paratu).

Horrenbertzez:

Eskatzen dizut eskabide hau onar dezazun, eta, hortaz, deialdi honetara onar nazazun: ...ko irakasle (jarri behar dena) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionario araubidean betetzeko, Castel Ruiz kultur etxearen zerbitzuan.

Tuteran, 200...(e)ko ...........aren ............(e)an.

(Sinadura)

CASTEL RUIZ KULTUR ETXEKO GOBERNU BATZARREKO BURUA.

I. ERANSKINA

Atalak

1.-Irakaskuntzako esperientzia: Gehienez ere, 9 puntu.

1.1. Oposizio honetan eskuratu nahi den lanpostuaren espezialitate berean, irakaskuntza publikoan lanean aritutako ikasturte oso bakoitzeko (kontserbatorio nazionaletan, probintzietakoetan edo udalen musika eskoletan): 1,50 puntu.

1.2. Lanaldiaren %25eko zati bakoitzetik eta ikasturte osoa egin izanagatik aitzineko atalean aipatzen diren lanpostuetan: 0,4 puntu.

1.3. 1.1 atalean aipatzen diren lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,20 puntu.

1.4. Lanaldiaren %25eko zati bakoitzetik eta hilabete bakoitzeko 1.1 atalean aipatzen diren lanpostuetan: 0,06 puntu.

1.5. 1.1 atalean aipatzen diren lanpostuetan, irakaskuntza pribatuan eta lanaldi osoan egindako ikasturte bakoitzeko: 0,25 puntu.

Ikasturte osotzat hartuko dira gutienez ere 6 hilabetez egiazko zerbitzuan egin izana ikasturte beraren barnean.

Ikasturte bakoitzeko gehienez ere 1,5 puntu lor daitezke.

Egiaztagiriak:

Lan kontratua edo enpresaren ziurtagiria, eta hartan adierazirik espezialitatea eta zerbitzuen benetako iraupena.

2.-Espediente akademikoa. Puntuazioa, gehienez ere: 4 puntu.

Atal honetan, ondoren adieraziko den gisan, izangaiak ekarritako espediente akademikoko nota guztien baturatik ateratzen den banaz bertzeko nota baizik ez da baloratuko; espedientea kidego batean sartzeko orokorrean eskatu zaion tituluari dagokiona izanen da. Espedientean agertzen diren "gainditu gabea" edo "aurkeztu gabea" notak ez dira kontuan hartuko.

2.1. 6,99 arte: puntu 1

2.2. 7tik 8,99ra: 2 puntu.

2.3. 9tik 9,99ra: 3 puntu.

2.4. 10: 4 puntu.

Zenbateko zehatza agertzen ez den kasuetan banaz bertzekoa ondoko baliokidetzen arabera eginen da:

-Gainditu du edo gai: 5.

-Oso ongi: 7.

-Bikain: 9.

-Ohorezko matrikula: 10.

Literalki "ongi" kalifikatutakoetan, 6 joko da notatzat.

Egiaztagiriak:

Izangaiak bere ziurtagiri akademikoa, jatorrizkoa nahiz fotokopia egiaztatua, igorri beharko du eta hartan agertu alegatzen duen titulua lortzeko eskatutako irakasgai eta kurtso guztien puntuazioak. Ziurtagiri hori igorri ez eta ordainetan tituluaren fotokopia konpultsatua aurkezten bada, izangaiak "nahikoa" atera zuela hartuko da kontuan.

3.-Tituluak. Puntuazioa, gehienez ere: 5 puntu.

3.1. Pedagogiako goi mailako irakaslearen tituluagatik, irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren babespenea luzaturik, edo Musikako goi mailako tituluagatik, hura izanik Kantuaren Pedagogiako espezialitatekoa eta musika tresnen artean Piano aukerakoa: 2 puntu.

3.2. Pianoko goi mailako tituluagatik, irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren babespenea luzaturik, edo Musikako goi mailako tituluagatik, hura izanik Pianoko espezialitatekoa: 2 puntu.

3.3. Musikako goi mailako titulu bakoitzeko, deialdiko espezialitatekoa ez bada: 0,3 puntu.

3.4. Musikarekin ikusteko duen titulu bakoitzagatik, izanik hura eskuratu gogo den lanposturako eskatzen den mailakoa: 0,2 puntu.

Egiaztagiriak: tituluen fotokopia egiaztatuak.

4.-Prestakuntza eta hobekuntza ikastroak: Puntuazioa, gehienez ere: puntu 1

4.1. Gainditu diren prestakuntza edo hobekuntza ikastaroak, hezkuntza administrazioek edo unibertsitateek antolatuak. Ikastaroak sartu nahi den espezialitatearekin lotuak edo eskola-antolamendu, hezkuntzari aplikatutako teknologia berri eta hezkuntzaren dinamika, psikopedagogia eta soziologiarekin lotuak izaten ahal dira. Ikastaro bakoitzeko ondoko puntuak banatuko dira:

-30 ordu baino gehiagokoak: 0,1 puntu.

-100 ordu baino gehiagokoak: 0,4 puntu.

-Honi dagokionez, metatzen ahalko dira irakasle zentroetan egindako 20 ordu baino gehiagoko ikastaroak, gai berarekin loturik badaude.

Egiaztagiriak:

Ziurtagiriak izanen dira, ikastaroaren ordu kopurua zehazki adierazten dutenak; aurkezten ez badira atal honetan ez da punturik lortuko. Musika tresnetan espezializatzeko ikastaroa denean, baina 4.1 atalean aipatutako erakundeek ez bertze batek antolatua bada, epaimahaiak horren ezaugarriak baloratuko ditu eta horri ordu kopuru bat eman ahalko dio.

5.-Bertzelako merezimenduak, epaimahaiak baloratu beharrekoak (argitalpenak, ponentziak, kontzertuak etab.). Puntuazioa, gehienez ere: puntu 1.

II. ERANSKINA

Ariketa praktikoak zati hauek izanen ditu:

a) Kontzertu programa bat interpretatzea, oposiziogileak hautatua.

Probak ez du inola ere 30 minutu baino gutiago iraunen eta aurkeztutako programaren zailtasun teknikoa eta interes artistikoa baloratuko dira, baita barietate estilistikoa ere.

Atal honetako puntuazioa 0tik 20 puntu bitartekoa izanen da.

b) Epaimahaiak proposaturiko partitura baten azterketa harmonikoa eta formala.

Atal honetako puntuazioa 0tik 4 puntu bitartekoa izanen da.

c) Epaimahaiak emandako doinu baten akonpainamendu harmonikoa egitea pianoan jota, bat-batean, eta gero ariketa edozein tonalitatetara pasatzea.

Atal honetako puntuazioa 0tik 6 puntu bitartekoa izanen da.

Probak egiteko unean erabakiko du epaimahaiak ariketen ordena.

Tuteran, 2008ko urriaren 20an.-Batzarburua, Mercedes San Pedro López.

Iragarkiaren kodea: L0815927