139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

FUNES

Alkatetzaren eskuordetzea

Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2008ko urriaren 22an. Hona haren testu osoa:

"Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta Funesko udal mugapetik kanpora egotea aurreikusia dudanez, 2008ko urriaren 25etik azaroaren 1era bitarte.

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-José Javier Cirauqui Díaz jauna, lehen alkateordea baita, Alkatetzaren eginkizunetarako eskuordetzea aurtengo urriaren 25etik azaroaren 1era bitarte.

Bigarrena.-Eskuordetze hau jakinaraztea José Javier Cirauqui Díaz lehen alkateordeari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.-Eskuordetze honen berri ematea Osoko Bilkurari, lehen aldiz biltzen denean.

Laugarrena.-Eskuordetze hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioetarako."

Funesen, 2008ko urriaren 22an.-Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0816141