139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Antonio Gómez Couto: Los Arcos kaleko 1, 3 eta 5 zenbakietan oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2008ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-OCT-08 (10/CU)

"Agiriaren (JOB 6/UV de 13-05-2008) hasierako onespenaren jendaurreko epea bukaturik eta espedientera bildutako txosten teknikoak ikusirik, ondokoa erabaki da:

1. Antonio Gómez Couto jaunak 2008ko irailaren 24an emandako alegazioen txostena onestea eta jendaurreko epean aurkezturiko alegazioak ezestea.

2. Behin betikoz onestea Los Arcos kaleko 1, 3 eta 5 zenbakietan oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia.

3. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako dokumentuaren ale bat gehituta, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2008ko urriaren 21ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0816101