139. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CAPARROSO

Ordenantza fiskala, Caparrosoko José Ramón Zalduendo Zahar Etxearen zerbitzuko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2008ko urriaren 30eko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Caparrosoko José Ramón Zalduendo Zahar Etxearen zerbitzuko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Caparroson, 2008ko urriaren 31n.-Alkatea, Irene Jiménez Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0816636