I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
3305/2008 EBAZPENA, urriaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, ekainaren 2ko 1794/2008 Ebazpenaren bitartez onetsi zen deialdiaren III. ataleko bosgarren oinarria aldatzen duena. Deialdi haren xedea zen liburutegiko arduradun lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda osatzea, hautaproben bidez, bata aldi baterako kontratazioetarako eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 2an emandako 1794/2008 Ebazpenaren bidez, liburutegiko arduradun lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia onetsi zen: bata aldi baterako kontratazioetarako eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran.
Bi deialdietarako balio duten arauei buruzko III. ataleko 5. oinarriak epaimahaiko kideak izendatzen ditu.
Ondoren gertatutako zenbait gorabehera direla-eta, bidezkoa da epaimahaia aldatzea.
Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Liburutegiko arduradun lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda, bata aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko, hautaproben bidez osatzeko deialdiaren III. ataleko bosgarren oinarria aldatzea. Deialdia ekainaren 2ko 1794/2008 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Hau da oinarriaren testu berria, epaimahaiaren osaerari dagokionez:
Mahaiburua: María Carmen Martínez Pérez andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Liburutegi Sarearen Ataleko burua.
Ordezko mahaiburua: Fermín Guillorme Rodrigo jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria.
Mahaikidea: María Concepción Vidaurre Donamaría andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Fondo Dokumentala Kudeatzeko Bulegoko burua.
Ordezko mahaikidea: Roberto San Martín Casi jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Bibliografikoaren Bulegoko burua.
Mahaikidea: Fernando Ross García jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko liburuzaintzako erdi mailako teknikaria.
Ordezko mahaikidea: Amaya Prado Fernández andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko liburuzaintzako erdi mailako teknikaria.
Mahaikidea: Virginia Oyarzun Martínez andrea, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkatuta dauden sindikatuek proposatuta.
Ordezko mahaikidea: Nuria Moracho Pérez andrea, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkatuta dauden sindikatuek proposatuta.
Mahaikide idazkaria: Juan Francisco Elizari Huarte jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Liburutegi Nagusiaren Ataleko burua.
Ordezko mahaikide idazkaria: María Victoria Coronado Rey andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen hau eta bere eranskina jakinaraztea Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari eta izendatutako epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2008ko urriaren 20an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F0816016