I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
140/2008 FORU AGINDUA, urriaren 10ekoa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Juan José Balerdi Usabiaga jauna, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Prentsa Bulegoaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatu baitu.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Juan José Balerdi Usabiaga jauna, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Prentsa Bulegoaren Ataleko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu uzteak 2008ko urriaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Komunikazio Zuzendaritza Nagusiari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.
3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2008ko urriaren 10ean.-Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalán Higueras.
Iragarkiaren kodea: F0815677