133. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

102/2008 FORU DEKRETUA, urriaren 13koa, Juan José Balerdi Usabiaga jauna Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Komunikabideen Zerbitzuko zaindari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretuen bidez, departamentuko titularrak proposaturik.

Horiek horrela, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko urriaren 13ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Juan José Balerdi Usabiaga jauna Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Komunikabideen Zerbitzuko zaindari izendatzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urriaren 13an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0815676