133. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Xehetasun azterlana, jarduera ekonomikoetarako eremua arautzen duen UPSren 1. sektoreko 4. saila osatzen duen erabilera anitzeko 1. lurzatiari dagokiona, hori guztia lerrokadurak aldatzeko eta bolumenak, berdeguneak eta aparkalekuak antolatzeko.

Hiri honetako Udalak, 2008ko irailaren 30eko osoko bilkura arruntean, Hirigintzaren, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren eta Mendien Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun azterlan bat, jarduera ekonomikoetarako eremua arautzen duen UPSren 1. sektoreko 4. saila osatzen duen erabilera anitzeko 1. lurzatiari dagokiona, hori guztia lerrokadurak aldatzeko eta bolumenak, berdeguneak eta aparkalekuak antolatzeko, sustatzailea izanik Francisco-Javier Chocarro San Martín, Sociedad de Promoción de Inversiones e Infraestructuras de Navarra, S.A.ren izenean (SPRIN). Alkatetzaren 2008ko apirilaren 14ko ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batez.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2008ko urriaren 6an.-Hiri Antolamendu eta Ekonomia Alorreko zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0815244