133. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ORKOIEN

Deialdi publikoaren oinarriak, 2008. urtean garapenerako lankidetza proiektuak aurrera eramateko

SARRERA

Txirotasuna eta desberdintasuna ez dira berezko zerbait, "Iparraldeko" herrietako eredu ekonomikoak eta garapenak sortutakoa baizik. Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harreman bidezko eta berdintasunekoak sortu nahian, Orkoiengo Udalak kontu-sail bat bideratzen du urtero garatzen ari diren herriekiko lankidetza proiektuak finantzatzeko eta sentsibilizatze jardueretarako.

Lehena.-Deialdiaren xedea.

Laguntza hauen helburua da garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) garapen bidean dauden herrialdeetan lan egiteko aurkezten dituzten proiektuak bultzatzea. Honako proiektuak lehenetsiko dira: kanpoko laguntza bukatu ondoko autogestioa indartzen duten proiektuak, eta helburu hori lortzeko tokian tokiko giza baliabideak eta baliabide tekniko eta materialak erabiltzen dituztenak. GGKEek aurkeztuko dituzte proiektu horiek eta haiekin batera herritarrak sentsibilizatzeko jarduerak eginen dira Orkoiengo udalerrian.

Irabazteko asmorik gabeko GGKEek (garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak) eskatzen ahalko dute diru-laguntza, baldin eta legez eraturik eta behar den erregistroan inskribaturik badaude, eta baldin eta haien estatutuetan jasota badago erakundearen berariazko xedea dela-herrien garapena bultzatzen eta haien arteko elkartasuna sustatzen duten jarduerak egitea. Baztertuta geldituko dira aurreko ekitaldietan hartutako diru-laguntzei dagozkien gastuak behar adina justifikatu ez dituztenak aurreikusitako epean.

Hirugarrena.-Proiektuak Udal honen sarrerako erregistroan aurkeztu beharko dira, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 15 egun balioduneko epean. Deialdi honi erantsitako eredua erabiliko da.

Laugarrena.-Proiektuetan datu hauek jasoko dira:

a) Proiektuaren izenburua.

b) Laguntza hartzen duen erakundea: Identifikazio Fiskaleko Txartela, estatutuak eta behar den erregistroko inskripzioaren ziurtagiria.

c) Elkarte edo erakunde hartzailearen helburuak.

d) Kontrapartearen deskribapena.

e) Proiektua non kokatuko den.

f) Proiektua kokatuko den eremuko baldintza sozial eta ekonomikoen deskribapen orokorra.

g) Proposatzen den proiektuaren azalpen zehatz eta justifikatua, generoaren ikuspegitik.

h) Komunitate onuradunak proiektuan duen parte hartzea.

i) Bideragarritasun teknikoa eta jarraitzeko aukera.

j) Aurrekontua.

k) Proiektuak beste erakunde edo organismo batzuetatik laguntzarik hartzen ote duen, eta laguntza horien zenbatekoa.

l) Proiektuaren ebaluazioa.

Bosgarrena.-GGKEek edo elkartasuneko erakundeek herritarrak sentsibilizatzeko jardueren programa bat ere aurkeztu beharko dute, lankidetza proiektuan oinarritua. Herriko hainbat sektoreri eta kolektibori zuzenduko zaizkie, irizpide hauei jarraituz:

a) Jarrera eta portaeren aldaketa bultzatzea herrien arteko desoreka ekonomiko, sozial eta kulturalen arazoaren aurrean, jendeak bizirik segitzeko eta haien bizi baldintzetan dituen ondorio larriak kontuan hartuta.

b) Informazio kontrastatu, osagarri eta kritikoak eskaintzea.

Seigarrena.-Udal honek lagundutako proiektuak aurkezten dituzten entitateek konpromiso hauek hartuko dituzte:

a) Entitate hartzaileak txosten bat aurkeztuko du, lagundutako proiektua abiatu eta sei hilabeteren buruan, proiektua zertan den eta gerta daitezkeen gorabeherak aipatuz.

b) Laguntza hartu duen erakundeak txosten bat aurkeztuko du proiektua bukatutakoan, 2009ko maiatzaren 8a baino lehen aurkeztu ere, diru-laguntzekin egindako inbertsio edo gastuen ordainagiriak eta material grafikoa erantsita.

c) Proiektua aurrera eramatean izandako gorabehera eta aldaketen berri emanen da, eta Udalak haiek onartzeko eskatuko da gauzatu baino lehen.

Zazpigarrena.-Diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateek, proiektuaren memoriarekin batera, aurrera eramandako sentsibilizazio jardueren txostena ere aurkeztuko dute.

Zortzigarrena.-Batzorde bat eratuko da, aurkeztutako proiektuak ebaluatuko dituena, eskatzen diren baldintzei hobekien lotzen zaizkienak aukeratzearren.

Honakoek osatuko dute batzorde ebaluatzaile hori:

a) Batzordeburua: Orkoiengo Udaleko gizarte gaietarako zinegotzi delegatua.

b) Mahaikideak:

-Lankidetza proiektuetako teknikari bat, deialdi honetan proiektua aurkezten duen GKE edo elkartasun erakunde batekoa ez dena, batzordeburuak izendatua.

-Orkoiengo Udaleko Kultura Alorreko teknikaria eta Euskara teknikaria.

-Atarrabiako Udaleko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoko gizarte langilea.

Bederatzigarrena.-Batzordeak alderdi hauek baloratuko ditu:

-Proiektuaren esparru logikoa.

-Proiektuaren azalpena genero ikuspegia kontuan harturik.

-Proiektuaren xedeko komunitate edo herriaren garapen integrala.

-Proiektuaren jarraipena.

-Bertako baliabide teknikoen, jendearen eta abarren erabilera (onuradunen ingurunekoak).

-Proiektuaren interes soziala.

-Lortu beharreko helburu eta xedeen azalpen egokia. Proiektuaren kalitate teknikoa eta barne koherentzia (helburu argiak, jarduerak, etab.).

-Onuradunak edo eragin biderkatzailea.

-Proiektua burutuko duen kontrapartearen edo entitate erantzulearen informazio egokia.

-Proiektuaren bideragarritasuna.

Hamargarrena.-Beharkizunak:

10.1. Zertarako ematen diren, hartarako erabili beharko dituzte diru-laguntzak erakunde onuradunek eta haien aplikazioa agiriekin justifikatuko dute. Halaber, Udalak eskatzen dizkien egiaztapenak onartu beharko dituzte, eta haietan lagundu.

10.2. Diru-laguntzaren entitate onuradunek Nafarroako Ogasun Publikoarekiko betebeharretan egunean egon beharko dute; zorrik izanez gero, haiek kitatuz ordainduko da diru-laguntza.

Hamaikagarrena.-Errekurtsoak.

-Deialdi honetako oinarrietan ezarritakoa betetzen ez bada, datu faltsuak ematen badira edo diru-laguntzaren xedea Udalaren baimenik gabe aldatuz gero, hura galduko da eta jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira. Gainera, horrek ekartzen ahalko du aurrerantzean helburu horretarako edo antzekoetarako laguntza eskaerarik ez onartzea, deusetan galarazi gabe legeetan aurreikusitako gainerako erantzukizunak.

-Aurreko ekitaldietan txostenak edo memoriak aurkeztu ez eta, oro har, deialdiaren seigarren oinarrian ezarritakoa bete ez duten entitateen eskaerak ez dira onartuko hurrengo deialdietan, harik eta oinarrietan ezarritakoa bete arte.

Orkoienen, 2008ko urriaren 2an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

SOLICITUD DE SUBVENCIÓN PARA PROYECTOS DE COOPERACIÓN AL DESARROLLO 2008 DEL AYUNTAMIENTO DE ORKOIEN /

GARAPENERAKO LANKIDETZA PROIEKTUAK EGITEKO ORKOIENGO UDALAREN 2008ko DIRU-LAGUNTZARAKO ESKAERA

1.-Datos de la organización no gubernamental de desarrollo solicitante / Garapenaren aldeko gobernuz kanpoko erakunde eskatzailearen datuak:

Nombre y siglas / Izena eta siglak

NIF / IFK

Sede Social / Egoitza Soziala

Teléfono / Telefonoa ............................ Fax / Faxa

N.º Cuenta Bancaria / Banku kontuaren zk.

Naturaleza (civil o religiosa) / Izaera (zibila ala erlijiosoa)

Responsable del proyecto en la O.N.G. / Proiektuaren arduraduna GKE-AN

-Fines de la O.N.G. / GKEaren xedeak:

-Estructura y organización de la O.N.G. / GKEaren egitura eta antolaketa:

2.-Datos del proyecto / Proiektuaren datuak:

Título / Izenburua

País receptor / Herrialde hartzailea

Ubicación geográfica / Kokapen geografikoa

Breve descripción / Deskribapen laburra:

Periodo de ejecución / Jarduera-aldia:

De quién parte la iniciativa de realizar el proyecto / Norena den proiektua egiteko ekimena:

3.-Fundamentación / Funtsa:

3.1. Descripción general de las condiciones sociales y económicas de la zona en la que estará localizado el proyecto / Proiektua kokatuko den eskualdeko gizarte eta ekonomi baldintzen deskripzio orokorra.

3.2. Necesidad o problema que justifica el proyecto / Proiektua justifikatzen duen beharra edo arazoa.

3.3. Destinatarios del proyecto / Proiektuaren hartzaileak.

Estimación del número de beneficiarios directos / Zuzeneko onuradunen kopurua (gutxi gorabehera):

Estimación del número de beneficiarios indirectos / Zeharkako onuradunen kopurua (gutxi gorabehera):

Estimación de la población total de la zona / Eskualdeko biztanleen kopurua guztira (gutxi gorabehera):

3.4. ¿Qué prestaciones o servicios va a aportar el proyecto? / Zer prestazio edo zerbitzu eskainiko ditu proiektuak?

3.5. ¿Qué continuidad cabe esperar una vez se retire la ayuda externa? / Kanpo-laguntzak kendu eta gero, zer nolako jarraipena izanen du?

3.6. ¿Este proyecto forma parte de algún plan o programa ya existente? (Breve descripción) / Proiektu hau aurretik egindako plan edo egitarauren baten baitan al dago? (Azalpen laburra)

4.-Plan de actuación (Breve descripción del objetivo general, objetivos específicos y las actividades, actores, metodología y periodo de ejecución para el logro de dichos objetivos) / Jarduera plana (Helburu orokorra, espezifikoen eta jardueren deskribapen laburra.Helburu horiek lortzeko aktoreak, metodología eta burutzeko epea.

5.-Recursos humanos, técnicos y materiales: (tanto de la ONG: solicitante, como del beneficiario del proyecto) / Giza baliabideak eta baliabide tekniko eta materialak: (hala GKEarenak nola proiektuaren onuradunenak).

5.1. Personal remunerado: Titulación, funciones, etc. / Langile ordainduak: titulazio, eginkizunak, etab.

5.2. Personal voluntario que colabora / Laguntzen duten boluntarioak.

5.3. Material y equipamientos previstos. / Aurreikusitako materiala eta ekipamendua.

5.4. Recursos técnicos a utilizar / Erabili beharreko baliabide teknikoak.

6.-Presupuesto económico: (Si el proyecto es plurianual, indíquese) / Aurrekontu ekonomikoa (Proiektua urte anitzekoa baldin bada, adieraz ezazu).

6.1. Financiación prevista / Aurreikusitako fianantziazioa.

2007 2008 2009

Aportación Gobierno de Navarra

Nafarroako Gobernuaren diru-ekarpena

Aportación Corporaciones Locales

Toki korporazioen diru-ekarpena

Aportación Estado

Estatuaren diru-ekarpena

Aportación comunidades Europeas

Europako Komunitateen diru-ekarpena

Aportación socios locales

Tokian tokiko bazkideen diru-ekarpena

Fondos propios

Fondo propioak

Otros (especificar)

Bestelakoak (adierazi zein)

Total ingresos

Diru-sarrerak, guztira

6.2. Presupuesto gastos / Gastuen aurrekontua.

2007 2008 2009

Personal

Langileak

Inversión

Inbertsioa

Material, equipamientos, ...

Materiala, ekipamendua ...

Viajes y estancia

Bidaiak eta egonaldia

Gastos administrativos

Administrazio gastuak

Otros (especificar)

Bestelakoak (adierazi)

Total gastos

Gastuak, guztira

6.3. Subvencion solicitada para 2008 / Eskatutako diru-laguntza 2008 ekitaldirako.

7.-Evaluación del proyecto / Proiektuaren ebaluazioa:

-Documentación a adjuntar (Obligatorio) / Erantsi beharreko agiriak: (Beharrezkoa)

.Tarjeta de Identificación Fiscal / Identifikazio Fiskaleko Txartela.

.Estatutos de la Entidad (en caso de presentarse a la convocatoria por primera vez) / Erakundearen estatuak (deialdian aurkezten den 1. aldia bada).

.Certificado de inscripción de la O.N.G.: en el correspondiente Registro / GKEari dagokion erregistroan inskribaturik dagoela frogatzen duen agiria.

.Certificado del banco o caja de ahorros donde conste el número de cuenta corriente o libreta de ahorros / Bankuaren edo aurrezki kutxaren ziurtagiria, kontu korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia jasoko duena.

Iragarkiaren kodea: L0815181