II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BEIRE
Bake Epaitegiko bake epaile ordezkoaren kargua hutsik
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua bete beharrez, udalerriko Bake Epaitegiko bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko deialdia egin da. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Beiren, 2008ko urriaren 7an.-Alkate udalburua, Sergio Fresán Oroz.
Iragarkiaren kodea: L0815281