II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Aurrekontuen hasierako onespena
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzarre Nagusiak, 2008.eko urriaren 23an egindako bileran, 2009 urteko aurrekontu orokorraren onespen-erabakia hartu zuen.
Nafarroako Toki Administrazioei buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezartzen denarekin bat, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan ikusgai egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita, herritarrek edo interesa izan dezaketenek txostena aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ahal izan ditzaten.
Iruñean, 2008.eko urriaren 24an.-Mankomunitateko burua, Javier Torrens Alzu.
Iragarkiaren kodea: L0816217