133. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Akats zuzenketa

Iruñeko Udaleko 2008. urteko plantilla organikoko aldaketaren behin betiko onespena argitara eman zen 2008ko 132. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 29an; orain, berriz, delako aldaketari honako testu hau erantsi behar zaio:

1. Udalaren 2008ko Plantilla Organikoaren I. Eranskinaren B.1 atalean beste puntu bat eranstea, honako testu honekin: Gizarte Ongizate eta Kirol Alorreko bi zuzendariorde, 42.610,42 euroko ordainsariarekin.

2. Gizarte Ongizate eta Kirol Alorreko 201200-2, 201200-3 eta 201200-4 zenbakiak dituzten Gizarte Zerbitzuetako Koordinatzaile-Gizarte Lana lanpostuak amortizatzea."

Iruñean, 2008ko urriaren 29an.-Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0816442