133. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Ur hornidura eta saneamendu zerbitzuaren finantzatzea arautzen duen 2009ko Ordenantza. Hasierako onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzarre Nagusiak, 2008.eko urriaren 23an egindako bileran, Ur hornidura eta saneamendu zerbitzuaren finantzatzea arautzen duen 2009ko Ordenantzaren hasierako onespen-erabakia hartu zuen.

Nafarroako Toki Administrazioei buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezartzen denarekin bat, onetsitako Ordenantza jendaurreko informazio-aldian egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita, interesa izan dezaketen herritarrek txostena aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo ohartarazpenik egin ahal izan dezaten.

Jendaurreko informazio-aldian alegaziorik egiten ez bada, Ordenantza behin betiko onetsirik izanen da, eta haren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Iruñean, 2008.eko urriaren 24an.-Mankomunitateko burua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L0816218