II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Hasierako onespena tasen aldaketari
Mankomunitate honetako Batzarrak, 2008ko urriaren 20an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
2009. urterako, zabor bilketa eta tratamendu zerbitzuagatik Ordenantza fiskalaren eranskinean ezarritako tasen aldaketa hasiera batez onestea.
Aldaketa: ehuneko 4,2ko igoera.
Tasa hauek zabor bilketari dagozkio. Beraz, tratamenduari dagokion tasa kenduta dago.
Aditzera ematen da espedientea, eta orobat aipatutako erabakia, Mankomunitatearen Idazkaritzan, Etxalarko Herriko Etxean, jendaurrean egonen direla, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun balioduneko epean, herritarrek edo legezko interesdunek egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta ohartarazpenak egin ahal ditzaten Mankomunitatearen idazkaritzan.
Udal mankomunatuetako idazkaritza bakoitzean, tasen zerrendaren kopia bat ere interesdunen eskura izanen da.
Etxalarren, 2008ko urriaren 21ean.-Presidentea, Patxiku Irisarri Elizagoien.
Iragarkiaren kodea: L0816160