II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
TUTERA
Azucarerako plan berezia, 562. lurzatiaren esparruan. Aldaketa
Hiri honetako Udalak, 2008ko irailaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, Hirigintzaren, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren eta Mendien Informazio Batzorde Iraunkorrak proposatuta, erabaki zuen behin betikoz onestea Azucarerako plan bereziko 562. lurzatiaren inguruan eginiko aldaketa, Udalak hasiera batean onetsi zuena 1989ko uztailaren 14an egin osoko bilkuran eta behin betikoz, berriz, Nafarroako Gobernuaren 1991ko maiatzaren 2an eman ebazpenaren bitartez. Aldaketa Pablo Uriz Musgo jaunak sustatu du, Promociones Vencerol, S.A.ren izenean. Hasierako onespena Alkatetzaren 2008ko uztailaren 23ko ebazpenak eman zion.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2008ko urriaren 7an.-Hiri Antolamendu eta Ekonomia Alorreko zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.
Iragarkiaren kodea: L0815279