133. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEOTZ

Ordenantza, kontribuzio bereziei buruzkoa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2008ko irailaren 26ko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Kontribuzio bereziei buruzko ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai, 30 egun naturaleko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Iratxetan, 2008ko irailaren 30ean.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0815237