133. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CINTRUENIGO

Industrialdeko Udal Planeko aldaketa. Behin betiko onespena

Cintruénigoko Udalak, 2007ko maiatzaren 8ko osoko bilkuran eta 2008ko uztailaren 3koan, hasiera batean eta behin-behinekoz onetsi zuen Udal Planeko aldaketaren espedientea. Cintruénigoko industrialdea.

Behin-behineko onespenaren ondoren, espedientearen dokumentazio osoa Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura igorri zen 2008ko uztailaren 4an, eta 2008ko uztailaren 11n jaso zen; eta kontuan hartuz bi hilabete baino gehiago igaro direla dokumentazioa igorri zenetik eta ez dela jaso behin betiko onespenaren gainean ebazteko egintzarik.

Bidezko da 70.11) eta 79.2c) artikuluetan xedatua aplikatzea eta Udal Planeko aldaketaren espedientea osatzen duen dokumentazioa behin betikoz onetsitzat jotzea (Cintruénigoko industrialdea) eta isiltasun positiboaren bidezko behin betiko onespen hau argitaratzea, orok jakin dezan.

Cintruénigon, 2008ko urriaren 2an.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

HIRIGINTZAREN ALORREKO EGITURAZKO ARAUAK

Egiturazko arauak

Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

Sektoreen mugapena: banaketa eremuak sektore bakarra du bere baitan.

Aprobetxamendua:

-Gehienez: 334.995,80 AU.

-Eredukoa: 0,80 AU/m².

-Homogeneizazio koefizientea:

.m² eraikigarri industriala: 1,00.

.hirugarren sektoreko zerbitzuko m² eraikigarria: 1,00.

Erabilera orokorra: industria.

Eraikigarritasuna:

Gehieneko eraikigarritasuna da eredu-aprobetxamenduaren aplikazioa agortzen duena eta birzatiketa proiektuan zehaztuko dena. Agirian dauden zenbakizko determinazioek parametro hauek ezartzen dituzte.

INDUSTRIAKO NABE-SAIL. GEHIENEKO OKUP. ERAIKIGARRITAS.

NABE-SAILA AZALERA (m²) (m²) (m²)

MI-1 4.698,37 m² 4.698,37 m² 7.987,23 m²

MI-2 6.110,03 m² 6.110,03 m² 10.387,05 m²

MI-3 7.521,16 m² 7.521,16 m² 12.785,97 m²

MI-4 8.932,33 m² 8.932,33 m² 15.184,96 m²

MI-5 10.030,09 m² 10.030,09 m² 17.051,15 m²

MI-6 11.441,23 m² 11.441,23 m² 19.450,09 m²

MI-7 12.850,26 m² 12.850,26 m² 21.845,44 m²

MI-8 5.400,00 m² 5.400,00 m² 9.180,00 m²

MI-9 5.400,00 m² 5.400,00 m² 9.180,00 m²

MI-10 5.400,00 m² 5.400,00 m² 9.180,00 m²

MI-11 5.400,00 m² 5.400,00 m² 9.180,00 m²

MI-12 5.400,00 m² 5.400,00 m² 9.180,00 m²

MI-13 13.800,00 m² 13.800,00 m² 23.460,00 m²

MI-14 13.800,00 m² 13.800,00 m² 23.460,00 m²

MI-15 13.800,00 m² 13.800,00 m² 23.460,00 m²

MI-16 13.800,00 m² 13.800,00 m² 23.460,00 m²

MI-17 13.800,00 m² 13.800,00 m² 23.460,00 m²

MI-18 20.978,95 m² 20.978,95 m² 35.664,22 m²

INDUSTRIALA,

GUZTIRA 178.562,42 m² 178.562,42 m² 303.556,11 m²

ST-1. HIRUG. SEKT.

ZERBITZUAK 3.960,00 m² 3.960,00 m² 11.880,00 m²

GUZTIRA 182.522,42 m² 182.522,42 m² 315.436,11 m²

3.-Hirigintzaren alorreko arau xehakatuak

1.-Ohar orokorrak:

1.1. Xedea.

Cintruénigoko Udal Plana aldatzeari buruzko agiri honetan aipatzen den esparruan aplikatuko dira arauak.

1.2. Betearazpena eta indarraldia.

Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik betearaziko da Cintruénigoko Udal Planeko aldaketa hau, eta mugagabeko indarraldia izanen du, berrikusi edo aldatzen den arte.

1.3. Betebeharrezkotasuna.

Agiri honetako determinazioak nahitaez aplikatzekoak izanen dira indarrean diren bitartean, bai hirigintzako planeamendurako bai exekuziorako.

1.4. Aldaketa eta berrikuspena.

Hirigintzako dokumentu honetan ezarritako determinazioetan gorabeherak izaten ahal dira hura edozein unetan aldatu edo berrikusteko, indarra duen legerian ezarritako prozedurari jarraituz.

2.-Lurzoruaren hirigintza-araubidea.

2.1. Kalifikazioa. Erabilera xehakatuak.

Erabilera orokor eta nagusia industriakoa da.

Nahitaezko erabilerak dira:

-Ekipamendu komunitarioa, hirugarren sektoreko zerbitzuak (bulegoak eta azpiegituretako zerbitzuak).

-Berdegunerako erabilera.

Hauek erabilera toleratuak dira:

-Udal Planean bereziak diren erabilerak.

Gainerakoak erabilera debekatuak dira.

2.1. Espazio eraikigarriko erabilerak.

Lurzatien kalifikazioa, deskribatutako erabilera xehakatuen araberakoa, antolamenduko planoan dago islatua, eta erabilera horien erregulazioa beheko eta goiko solairuetako espazio eraikigarrirako Cintruénigoko Udal Planean ezarrita dagoena da.

-Industriarako erabilerako lurzatiak.

-Hirugarren sektoreko zerbitzuetako erabilera duten lurzatiak.

-Ekipamendu komunitarioko lurzatia.

2.2. Sotoko edo erdisotoko solairuko erabilerak.

Sotoan edo erdisotoan onartzen dira goiko solairuetako erabilera berberak, bai eta erabilera horien zerbitzuko instalazio eta biltegiak ere, betiere jardueren eta higienearen artean behar diren bateragarritasun baldintzak betetzen badira.

2.3. Eraikinik gabeko eremu pribatuetako erabilerak.

Lurzatian eraikinik gabe dauden eremu pribatuak dagokion lurzatiko erabilera pribatukoak izanen dira. Aparkalekuetarako eta ibilgailuen zamalanetarako erabiltzen ahalko dira; orobat, aire zabalean egin beharreko industria prozesuetarako, eta lorategietarako eta espazio libreetarako.

2.3. Espazio publikoetako erabilerak.

Pasagune publikoak izanen dira, eta ezin izanen dira inola ere erabili makinak, materialak edo produktuak gordetzeko edo biltegiratzeko.

Espazio publikoen sarea eratzen dute bide sareak, espazio libreek eta berdeguneek.

Ordenantza honetako bide sistemak hiru zati desberdin ditu:

1. Ibilgailuen joan-etorrietarako zona: batez ere ibilgailuen zirkulaziorako diren edo horretarako egokiak diren azalerek osatzen dute.

2. Oinezkoendako eta ibilgailuen joan-etorrietarako zona mistoa, "ateaurrea" deitua: pabiloien sarbideetan kokatuak, eta oinezkoen eta ibilgailuen zirkulaziorako direnak; ibilgailuen kasuan, bakarrik maniobrak eta zamalanak egiteko. Zona hau ibilgailuen erreietatik bereizita egonen da zoladura desberdinaren bidez edo mugatzeko marken bidez.

3. Bakarrik oinezkoen joan-etorrietarako den zona: zoladura egokia duten espazio libreen azalerek eratua, eta bakarrik oinezkoen zirkulaziorako dena.

4. Bidegorriaren zona: bakarrik bizikletek erabiltzeko guneak, zoladura egokia eta joan-etorrietako beste zonetatik bereizia dutenak, asfalto gorrituaren edo antzekoaren bidez bereizia, hain zuzen.

5. Aparkaleku publikoak: Ibilgailuak bakar-bakarrik aparkatuko dira bide sarean horretarako zehaztuta dauden guneetan. Elbarrien erabilera esklusiboa errespetatuko da aparkalekuetan behar bezala seinalatuta dauden tokietan, urbanizazio proiektuan zehaztuko baitira, alor horretan indarra duen legeriarekin bat.

3.-Kalitate arauak.

3.1. Urbanizazioaren kalitatea.

Eraikuntza berriak jasan behar dituzten karrika eta eremu publikoak material eta kalitate beretan eginen dira poligono osoan. Espaloietako zoladura masa-hormigoiz egiten ahalko da, tratamendu estetiko egokia emanez.

Berdeguneak, berriz, ahalik eta formarik naturalenean landu beharko dira, bertako zuhaitzak eta landareak landatuta.

3.2. Hiri diseinua.

Xehetasunetara jota, antolamendu planoetan zehaztutako hiri-diseinuak xehetasun azterlan bat tramitatuz biribildu eta egokitzen ahalko dira.

4.-Lurzatiko baldintzak.

4.1. Gutxieneko lurzatia.

Hau da, lurzoruaren gutxieneko azalera, finka independiente bezala eratzen ahal dena birzatiketarako, eta planeamenduaren arabera eraiki ahal izateko ezaugarri egokiak dituena.

Gutxieneko lurzatiak 300 m²-ko azalera izan beharko du eta eremu publikora ematen duen frontea gutxienez ere 10 metrokoa izanen da.

4.2. Lerrokadurak eta sestrak.

Lerrokadurak dira Aldaketa honen antolamendu planoetan ezartzen direnak, edo Aldaketa honen indarraldiaren ondoren onesten diren xehetasun azterlanetakoak.

Behin betiko sestrak zehaztuko dira urbanizazio proiektuan edo urbanizazioa egin ondoren onesten diren xehetasun azterlanetan.

4.3. Lurzatiaren lerrokadura ofiziala.

Honi erantsi zaion A070 antolamendu planoan zehazten dira, eta eremu publikoaren eta pribatuaren arteko muga zehazten dute, birzatiketaren ondorioz sortzen diren lurzatien esleipenak egin ondoren.

4.4. Eraikuntzaren gehieneko lerrokadura.

Eraikuntzaren gehieneko lerrokadura da Udal Planeko Aldaketa honen antolamendu planoetan marraztutako lerro bat, kanpoko muga egiten duena lurzatiko eraikin eta instalazio guztientzat, lurzatien eta eremu edo espazio publikoaren artean; lerro hori ezin izanen dute gainditu baina bai atzeraeman lurzatiaren barreneko alderat.

4.5. Eraikuntzaren atzeramangunea.

Lurzatiaren lerrokadura ofizialaren eta eraikuntzaren gehieneko lerrokaduraren arteko espazioa da.

Eraikuntza atzeramaten ahal da lurzatiaren lerrokadura ofizialarekiko, eraikinik gabeko espazioa sortzeko, espazio libre pribatuen erabileretarako; alegia, aparkalekuetarako eta ibilgailuen zamalanetarako, aire zabalean egiten diren prozesu industrialetarako, eta lorategietarako eta espazio libreetarako.

Atzeramatea zilegi izanen da, baldin eta, nabe-sail osoko eraikuntza proiektuetan, arau hauetan adierazitako eraikuntzako baldintza orokorrak errespetatzen badira, eta lurzati baten eraikuntza atzeramatea onartuko da baldin eta elkarren ondoko lurzatien buruhormei ekiten zaienean, eraikin berriak aurretik daudenekiko harmoniari eusten badio eta eraikin berriaren fatxadek aurretik daudenekiko batasuna bermatzen badute.

5.-Baldintza estetikoak.

5.1. Baldintza orokorrak.

Eraikinak egokitu beharko dira aurreikusitako hiri inguru edo inguru naturalera, halako moldez non haien bolumena, estalkien tratamendua, konposizioa, baoen forma eta abar ongi egokituko diren daudenekin.

Nabe-sail bakoitzeko fatxada aurrealdeak bateratu beharko dira, eta Udaleko zerbitzu teknikoek hori exijitzeko ahalmena izanen dute. Soluzio bereziak onartuko dira, proiektuak nabe-sail bateko lurzati guztiak hartzen dituenean.

5.2. Fatxadak.

Eraikin bakoitzaren fatxadetan, kanpoko paramentuetan eta estalkietan, kalitatezko lana egin beharko da, eta akabera eman beharko zaie, bederen, geruza jarraituaren eta pinturaren bidez, baita eraikin osagarrietan ere, eta lurzati hondoko itxituretan ere bai, haietan erabili beharko baitira gutxien nabarmenduko diren formak eta materialak, eta eskualdeko kolore tradizionalak edo, nolanahi ere, ingurune hurbilean eta paisaian hobekien txertatzeko gehien laguntzen dutenak.

Fatxadako akaberetan eta lurzati hondoko itxituretan onartuko dira ehundura uniformeko emokadurak, kolore naturaleko zeramikazko materialak, metal tratatua edo pintatua eta ageriko hormigoia, enkofratuan edo adreiluzko nahiz bistako blokezko fabrikan.

Jabeek egoera onean kontserbatu beharko dituzte fatxadak, denborak eragindako higadurari aurre eginez.

5.3. Lurzatien itxiturak.

Lurzatiaren itxitura, espazio publikora ematen duena, lurzatiaren lerrokadura ofizialaren gainean egonen da nahitaez.

Lurzatien arteko itxiturak mugen gainean kokatuko dira.

Bide publikoetara ematen duten lurzatien aurreko aldeen itxituretan eta, orobat, fatxadaren lerrora bitartean lurzatiak bereizteko itxituretan, aukeran, ageriko edo, bestela, zementu koloreztatuz finkatutako hormigoi blokez eratutako zokalo bat jarriko da, 0,60 metroko garaierakoa, eta metalezko itxitura zurruna, guztira gehienez ere 2 metroko garaiera duena; betiere itxiturako materialek bat eginen dute eraikinarekin eta proposaturiko fatxadarekin, eta dagokion eraikuntza proiektuan arrazoituko da hori.

Guztira eta gehienez, 2 metroko garaiera emanen zaie lurzatien arteko bereizketa eta itxiturei.

Uste bada proposatutako ordenantza eraikinaren taxu arkitektonikoaren aurkakoa dela, ematen den soluzioa arrazoitu beharko da.

6.-Bolumenaren baldintzak.

6.1 Okupazioaren, eraikigarritasunaren eta bolumenaren baldintzak.

Eraikinak espazio eraikigarrian edozein lekutan jartzen ahalko dira, antolamendu planoan adierazitako lerrokadurek zehazturikoan, errespetatuz ezarritako lerrokadura nahitaezkoak eta gehienekoak, eta, halakorik egiten bada, xehetasun azterlanen ondoriozkoak.

Hau izanen da lurzatietan gehieneko eraikigarritasuna:

-1,70 m²/m² lur, ondoriozko lurzatietan, industri erabilerako nabe-sailetan: MI-1, MI-2, MI-3, MI-4, MI-5, MI-6, MI-7, MI-8, MI-9, MI-10, MI-11, MI-12, MI-13, MI-14, MI-15, MI-16, MI-17, MI-18.

-3,00 m²/m² lur, ondoriozko lurzatietan, hirugarren sektoreko erabileretako ST-1 nabe-sailean.

Eraikinak dituen lurzatiko gehieneko okupazioak bat egiten du eremu eraikigarriarekin.

Sotoak eta erdisotoak ez dira aintzat hartzen eraikigarritasuna finkatzean.

6.2. Altuera eta solairuen gehieneko kopurua.

Eraikinen solairu kopurua eta gehieneko altuerak, Cintruénigoko egungo Udal Planean definituta dauden bezala, honako hauek izanen dira, lurzatiek dituzten erabileren arabera:

Industriarako erabilerako lurzatiak: -Gehieneko solairu kopurua: beheko solairua eta goiko bi solairu:

-Eraikinen gehieneko altuera: 12 m.

Hirugarren sektoreko erabilerak dituzten lurzatiak: -Gehieneko solairu kopurua: beheko solairua eta goiko hiru solairu:

-Eraikinen gehieneko altuera: 14 m.

Eraikin guztietan altxatu ahalko da sotoko edo erdisotoko solairu bat baimendutako gehieneko okupazioarekin.

Baimenduta dagoen gehieneko altueraren gainetik onartzen ahalko dira estali gabeko instalazioak, jardueraren funtzionamendurako nahitaezkoak direnak. Eraikuntza edo instalazio hauek eginen dira eraikuntza nagusiko fatxadetan erabili direnen kalitate bereko (edo antzeko) materialekin eta, formazko konposizioaren ikuspegitik, harekin osotasun bateratu bat eratu beharko dute.

Gehieneko parametroetatik gorako eraikuntzak ez dira zilegi, produkzio prozesuko behar gaindiezinak ez badaude, behintzat.

7.-Jarduketa sistema.

Kudeaketa sistema konpentsaziokoa izanen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/02 Foru Legearen 160. artikuluan eta ondokoetan araututa dagoena. Horren ordezkoa izanen da borondatezko birzatiketarena, lege horrek zehazten dituen kasuetan.

8.-Egiteko epeak.

Laga, hainbanatu eta urbanizatu beharra betetzeko gehieneko epea 4 urtekoa izanen da, aldaketaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Iragarkiaren kodea: L0815239