II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
CADREITA
Akats zuzenketa
Cadreitako Udal Planeko aldaketa xehakatu baten behin betiko onespena argitaratu zen 2008ko 100. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 15ean. Hartan, "maisu-maistren pisua" izeneko erakinaren -13. etxe-saila- erabilera bizitegikoa izatetik ekipamendukoa izatera aldatu zen. Iragarki horretan testu bat falta dela oharturik, zuzendu egiten da, hura argitaratuta.
Cadreitan, 2008ko urriaren 8an.-Alkate udalburua, Alfonso Montori Prat.
CADREITAKO UDAL PLANEKO ANTOLAMENDU XEHAKATUKO DETERMINAZIOEN ALDAKETA, LURZORUAREN ERABILEREI BURUZKOA, HIRILURREKO 13. ETXE-SAILAREN PLANEAMENDUKO HELBURU ETA IRIZPIDEEKIN BAT EZ ETORTZEAGATIK.
Eskatzailea: Cadreitako Udala.
Arkitektoa: Gelasio Fernández Morales.
1.-Xedea.
Cadreitako gaur egungo Udal Planeko hirilurreko 13. etxe-saileko lurren erabilerei buruzko antolamendu xehakatuko determinazioak aldatzea du xede dokumentu honek; izan ere, ez datoz bat planeamenduko helburu eta irizpideekin.
2.-Sustatzailea.
Cadreitako Udalak sustatu du antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa.
3.-Gaur egungo araudia.
Cadreitako Udal Plana dago indarrean, 1996an behin betikoz onetsi zenetik. Katastroko 1311. lurzatia Cadreitako Udal Planeko hiri lurzoru finkatuko 13. etxe-sailekoa da. Aipatu Planeko 10. planoan ageri dira aldaketaren xedeko lurzatiari dagozkion hirigintzako determinazioak. 1311. lurzatiaren mende dagoen 13. etxe-sailari esleitutako hirigintza fitxaren idazkunaren arabera, bizitegirako erabilera eman zaio.
4.-Planteatutako aldaketaren deskripzioa.
Cadreitako egungo Udal Planeko hiri lurzoru finkatuko 13. etxe-sailaren erabilera aldatu gogo da, bizitegirako izan beharrean ekipamendurako izan dadin. Katastroko 1311. lurzatiko lurrek osatzen dute hirilurreko 13. etxe-saila, 198 m² inguru. Lurzati horretan bada eraikin bat, lerrokadurak eta erabilera finkatuta dituena planeamenduan.
13. etxe-sailaren bizitegirako erabilera Cadreitako Udal Planean finkatu zen; izan ere, ikastetxe publikoko maisu-maistren antzinako etxebizitzen eraikina hirilurreko 12. etxe-sailean zegoen, aldaketaren xedeko 13. etxe-sailaren ondoan. 12. etxe-sailaren erabilera, oraingo ikastetxe publikoa bertan baita, ekipamendu-hezkuntzarako da.
13. etxe-sailaren erabilerari buruzko antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa justifikatzen da bertako etxebizitza kolektiboan ezin bizi delako, hain hondatua dago eraikina eta hain eskasa izan da mantentze lana urtez urte. Bestetik, Cadreitako Udalak interes publikoaren beharra planteatzen du gizarte etxe bat izateko. Ikastetxe publikoa eraikinetik hurbil egonik, gizarte etxe berriaren kokalekua oso egokitzat jo da, bai hirigintza aldetik, bai bi erabileren arteko (ekipamendua-hezkuntza eta ekipamendua-gizarte etxea) harremanagatik.
Aipatutako azalpenen ondorioz, antolamendu xehakatuko determinazioak aldatzea planteatzen da, Cadreitako Udal Planeko hirilurreko 13. etxe-sailaren erabilera, katastroko 1311. lurzatiarena alegia, bizitegirako izatetik ekipamendurako izan dadin.
Iragarkiaren kodea: L0815603