121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

VILLATUERTA

Alkateordeen izendapena

Villatuertako Udalak, 2008ko abuztuaren 21eko osoko bilkuran, Toki Entitateen Korporazioen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 46. artikuluan zehaztua betetzeko, honako hau erabaki zuen:

1. Villatuertako Udaleko alkateorde izendatzea, dauden ordenaren arabera, honako udalkide hauek:

-Maite Esparza Aldave.

-Diego Goñi Lara.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea, nahiz eta indarra ebazpena sinatu eta biharamunean hartuko duen.

Villatuertan, 2008ko abuztuaren 29an.-Alkate udalburua, Patxi Martínez Urritzelki.

Iragarkiaren kodea: L0813595