121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

EGUESIBAR

Eguesibarko Udalaren zerbitzuko musika eskolako irakaslea, Musika Hastapenekoa, lan-kontratu finkoarekin izendatzeko proposamena

Eguesibarko Udalaren zerbitzuko musika eskolako irakaslea, Musika Hastapenekoa, izateko lanpostu bat lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdiko epaimahaiak Isabel Vergara Sola izendatzeko proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia; hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2008ko 61. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 16an.

Eguesen, 2008ko irailaren 5ean.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0813729