121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa Ur Zerbitzuaren Erregelamenduaren testu bateginean. Behin betiko onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2008ko maiatzaren 30ean egin batzar orokor arruntean, bertzeak bertze erabaki zuen aldaketa egitea Ur Zerbitzuaren Erregelamenduan.

Erabaki hori 2008ko abuztuaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean entitatearen idazkaritzan, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1 c) artikuluari jarraikiz, testu berari urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez emandako idazketan, aldaketa horiek behin betikoz onetsirik gelditu dira eta bidezko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Lizarran, 2008ko irailaren 9an.-Mankomunitateko burua, Fidel Muguerza Rivero.

ALDAKETA UR ZERBITZUAREN ERREGELAMENDUAREN TESTU BATEGINEAN

16. artikulua. 1. "Zerbitzu egiteagatik, enpresak, oro har, betebehar hauek izanen ditu:

Zerbitzuak etenik gabe eman beharko du. Funtzionamenduak hala behar-eta, zerbitzua eten edo murriztu behar bada, enpresak gaztigu eginen die abonatuei komenigarrien iruditzen zaion bidea erabilita, ezinbertzez gaztigu hori ezinezkoa denean izan ezik".

17. artikulua. "1. Enpresak puska baterako eten edo murrizten ahalko ditu egiten dituen zerbitzuak, zerbitzuen behar orokorretarako komeni edo beharrezkoa denean edo bere borondatetik aparteko ezinbertzeko arrazoiren bat gertatzen denean.

2. Enpresa beharturik egonen da bere neurriak iragartzera, aitzineko artikuluan aipatzen den ildotik".

29. artikulua. 3. "Instalazioaren hondarrean eta hargunearen aitzinetik paratu beharko da eraikinaren putzu orokorra (erregelamendu teknikoan abiaburuko kutxeta erraten dena). Hau izanen da instalazio pribatu eta publikoaren elkargunea eta halakorik ez bada, jabetza partikularraren muga izanen da instalazio pribatuaren eta publikoaren arteko bereizgarria eta, beraz, enpresaren eta erabiltzailearen erantzukizunaren artekoa (37. artikuluan xedatua batere ukatu gabe)."

Iragarkiaren kodea: L0813825