121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERROIBAR

Ikasketetarako dirulaguntzak arautzen dituen Erroko Udalaren ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2008ko abuztuaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ikasketetarako dirulaguntzak arautzen dituen Erroko Udalaren ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Erron, 2008ko irailaren 1ean.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0813561