121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CINTRUENIGO

Aldaketa puntuala Udal Planean. Hasierako onespena

Cintruénigoko Udalak, 2008ko abuztuaren 7an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Obren Batzordearen 2008ko uztailaren 30eko erabakia, Udal Planean aldaketa puntuala egiteari buruzkoa, produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezinaren kalifikazioa dute lurretan erabilera hau baimentzeko: "elikagaiak prestatzeko sukaldea, lurzoru urbanizaezinari lotetsia". Eta ikusirik, orobat, udal arkitektoak 2008ko uztailaren 7ko datarekin aurkeztu duen idazketa, hau erabaki da, UPNk ezezko botoa eman duela:

1. Hasiera batean onestea Udal Planean proposatu den aldaketa puntuala, elikagaiak prestatzeko sukaldea paratzeko.

2. Jendaurreko epea irekitzea, hilabatekoa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta.

Cintruénigon, 2008ko irailaren 2an.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0813485