II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BARBARIN
Ordenantza, Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena
Barbaringo Udalak, 2008ko abuztuaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1.990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Barbarinen, 2008ko irailaren 10ean.-Alkatea, María Carmen Iturri Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L0813868