121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AIEGI

Trafikoari buruzko udal ordenantza. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2008ko abuztuaren 29an egin osoko bilkura arruntean, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, erregelamenduaren araberako quoruma zuela:

1.-Hasiera batean onestea Aiegiko Udalaren Trafikoari buruzko ordenantza; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2.-Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki-oholean argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3.-Aiegiko Udalak osoko bilkuran onetsiko du behin betikoz ordenantza hau, erreklamazioak, kexak edo oharrak ebaztearekin batera.

Aiegin, 2008ko irailaren 1ean.-Alkate udalburua, José Artiz Segura. L0813584

Iragarkiaren kodea: L0813584