I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
115/2008 FORU AGINDUA, uztailaren 15ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, Elvira Orduna de Miguel andrea, Hezkuntza Departamentuko Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko Orientaziorako eta Herrietako Eskolei Laguntza emateko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Elvira Orduna de Miguel andrea, Hezkuntza Departamentuko Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko Orientaziorako eta Herrietako Eskolei Laguntza emateko Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntza Departamentuko Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura- aniztasunaren Zerbitzuko zuzendariari, Sierra de Leire BHIko zuzendariari (Zangozako atala), Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Bulegora eta Kontrol Administratiboaren Bulegora; Irakasle Funtzionarioen Nomina Bulegora eta Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuko Gizarte Aseguruen Bulegora eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2008ko uztailaren 15ean.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.
Iragarkiaren kodea: F0813428