II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
AIEGI
Ezinduendako aparkatze txartelak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Aiegiko Udalak, 2008ko abuztuaren 29an egin osoko bilkura arruntean, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, erregelamenduaren araberako quoruma zuela:
1.-Hasiera batean onestea Ezinduendako aparkatze txartelak arautzen dituen ordenantza; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
2.-Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki-oholean argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
3.-Aiegiko Udalak osoko bilkuran onetsiko du behin betikoz ordenantza hau, erreklamazioak, kexak edo oharrak ebaztearekin batera.
Aiegin, 2008ko irailaren 1ean.-Alkate udalburua, José Artiz Segura.
Iragarkiaren kodea: L0813581