121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ATETZ

Atezko Udalaren lokalen erabileraren gaineko araua

Atezko Udalak, 2008ko irailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Atezko Udalaren lokalen erabileraren gaineko araua. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da, hogeita hamar egunean, erabakiaren hasierako onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Arauaren testua behin betikoz onetsitakoan, dagokion iragarkia eta testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.

Eritze Atetzen, 2008ko irailaren 5ean.-Alkatea, Carmen Ciganda Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L0813835