121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ATETZ

Atezko Udal Plan Orokorra eta lizentzien etendura. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2008ko irailaren 4ko bilkura arruntean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Atezko Udal Plan Orokorra eta hark dituen agiriak (txostena, araudia eta hirigintzako ordenantzak) eta, orobat, Ingurumen ondorioen azterlana izenburuko agiria, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzeko, ingurumen ukipenen gaineko baimena lortzeko.

Bilkura berean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 69.2 artikuluarekin bat, lizentziak ematea etengo dela erabaki zen, honako lur hauetan:

-Aroztegi:

Exekuzio unitateak: UE-ARO-4, UE-ARO-7, UE-ARO-9 eta UE-ARO-10.

Lurzatiak: 71, 138, 142, 155.

-Beratsain:

Exekuzio unitateak: UE-BER-2, UE-BER-3 eta UE-BER-6.

Lurzatia: 132.

-Beuntza:

Exekuzio unitateak: UE-BEU-2, UE-BEU-3, UE-BEU-4, UE-BEU-5, UE-BEU-6 eta UE-BEU-7.

Lurzatiak: 43, 28, 14.

-Ziganda:

Exekuzio unitateak: UE-CIG-6.

-Eguarats:

Exekuzio unitateak: UE-EGU-2, UE-EGU-4.

Lurzatiak: 12, 13 eta 19.

-Eritze:

Exekuzio unitateak: UE-ERI-1, UE-ERI-2.

Halaber, etxebizitza berrietarako lizentzien etenduraren barruan sartzen dira Aroztegi, Beratsain, Beuntza, Ziganda, Eguarats eta Eritzeko herriguneetako hiri lorzuan ez dauden lurzati guztiak.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3 artikuluak 72. artikuluari buruz ezarritakoa aplikatzeko.

Eritzen (Atetz), 2008ko irailaren 5ean.-Alkatea, Carmen Ciganda Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L0813834