121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANDOSILLA

Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2008ko abuztuaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsiko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Andosillan, 2008ko irailaren 1ean.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0813440