121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALTSASU

Altsasuko Udalaren gizarte, kultur eta kirol arloko ikastaro eta jardueren funtzionamenduaren araua. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2008ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Altsasuko Udalaren gizarte, kultur eta kirol arloko ikastaro eta jardueren funtzionamenduaren araua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Altsasun, 2008ko irailaren 3an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0813718