121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

2521/2008 EBAZPENA, irailaren 3koa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, hurrengo proiektuko instalazioak eraikitzeko administrazio baimena eman eta haren onura publikoa onartzen duena: "Gas Navarra, S.A.ren lotura puntua, Lesakako (Nafarroa) udal mugapean" .

Gas Natural Distribución SDG S.A. enpresak 2008ko maiatzaren 7an eskatu zuen "Gas Navarra, S.A.ren lotura puntua, Lesakako (Nafarroa) udal mugapean" proiektuko instalazioak eraikitzeko administrazio baimena eta haren onura publikoa onar zedila. Proiektuak Lesakako udal mugapea ukitzen du.

Administrazio baimen hau jendaurrean jarri zen iragarkia paratuz 2008ko 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 4koan, eta "Diario de Navarra" nahiz "Diario de Noticias" egunkarietan 2008ko maiatzaren 16an, bai eta Lesakako Udalaren iragarki oholean ere. Epe honetan alegazio bakarra jaso da eta enpresa eskatzaileak onartu egin du.

Instalazio proiektuaren oinarrizko datuak honako hauek dira:

Erregulazio eta neurketarako Estazioarekin lotzeko adarraren hasiera "Bera-Lesaka ardatza" gasbidearekin lotuko da, 6x2"-ko Te karga-hargune baten bidez, kanalizazioaren diametroa 6"-tik 8"-rako alderantzizko murrizketa baten bidez handituko da eta, ondoren, G-400 Neurketa Estazioa jarriko da. Estazio hori eginen den "Lesaka-Sunbilla-Doneztebe-Bertizarana-Baztan APA 16 bar ardatza"rekin lotuko da.

Instalazio honen ukipenaren luzera guztira 75 metrokoa da.

Aurrekontua berrehun eta bat mila zortziehun eta laurogei eurokoa da (201.880 euro).

Baimena eskatu duen enpresak Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 67.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Gas Natural Distribución SDG S.A. enpresak ondasun eta zerbitzuak babesten dituzten erakunde publiko guztiei eskatu dizkie baimena eta baldintzak. Horregatik haiek ezartzen dizkioten baldintzak bete beharko ditu enpresa titularrak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. "Gas Navarra, S.A.ren lotura puntua, Lesakako hirigunean" proiektua onestea eta Gas Natural Distribución SDG, S.A. enpresari proiektu horren instalazioak egiteko administrazio baimena ematea.

2. Baimenduriko instalazioen onura publikoa deklaratzea nahitaez desjabetzearren eta bide zortasuna ezartzearren.

3. Gas Natural Distribución SDG, S.A. enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Administrazioaren baimena ondoko baldintzetara egokituko da:

Lehena.-Enpresak bi hilabeteko epean 4.037,80 euroko bermea jarri beharko du, espedientean agertzen diren instalazioen aurrekontuaren %2, bere eginbeharrak beteko dituela ziurtatzeko. Bermea Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuan jarri beharko da eta instalazioak abian jartzeko akta egin ondoren itzuliko da.

Bigarrena.-Instalazioetan eta beren muntaketan Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoan eta bere jarraibide tekniko osagarrietan ezarritakoa beteko da. Uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori. Instalazio horiek prestatu beharko dira gas alorreko aurrerakuntza teknologikoekin batera joateko eta hornidura malgu eta seguruak lortzeko.

Hirugarrena.-Instalazioak eraiki eta gero, Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak ikuskatuko du lan eta muntatzeak burutu diren eta, horiek bukatutakoan, eta instalazioen obra bukaeraren ziurtagiria -eskumena duen teknikari batek sinatua eta dagokion Elkargo Ofizialak ikus-onetsia- kontzesio-hartzaileak aurkeztu duela frogatu ondotik, aipatu Zerbitzuak hori guztia biltzen duen akta eginen du, eta ondotik Zuzendaritza Nagusi honetara igorriko.

Kontzesioaren xede diren instalazioetan indarrean dauden xedapenen arabera egin beharreko izaera orokor nahiz partzialeko ikuskapen, saio eta proben berri aldez aurretik eman beharko dio titularrak aipatu Zerbitzuari.

Halaber, eta obrak hasi baino lehen, haiek egiteko plan zehatza aurkeztu beharko du kontzesio-hartzaileak.

Laugarrena.-Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluko 6. idatz-zatian aipatzen direnak ez ezik, hauek ere izanen dira administrazio baimena bertan behera uzteko arrazoiak:

a) Bermea adieraziriko eran eta epean ez ordaintzea.

b) Proiektuak aurrera eramaterakoan, Zuzendaritza Nagusi horrek baimendu ez duen aldakuntza edo hedakuntzarik sartzea, indarrean dauden xedapenak bete ahal izateko egiten diren aldaketak salbu.

c) Ebazpen honetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten instalazioak egitea edo indarreko erregelamenduak, pertsonen eta gauzen segurtasuna eta horniduraren baldintzak bermatzearren, ezartzen dituen baldintza eta agindu tekniko oinarrizkoak ez betetzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Gas Natural Distribución SDG, S.A.ri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko irailaren 3an.-Enpresa zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0813604