121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

176/2008 FORU AGINDUA, irailaren 1ekoa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Miguel Angel Aurrecoechea Gutiérrez jauna, Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Europako Ekintzaren Zerbitzuko Kontrol Bulegoko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Miguel Angel Aurrecoechea Gutiérrez jauna, Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Europako Ekintzaren Zerbitzuko Kontrol Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Foru agindu honen berri ematea interesdunari, Europako Ekintzaren Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko irailaren 1ean.-Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0813684