I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
1321/2008 EBAZPENA, irailaren 4koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Izarbeibar osasuntsua plataformak Nafarroako Gobernuaren 2008ko apirilaren 7ko Erabakiaren aurka jarritako 447/2008 errekurtsoaren espedientea Administrazioarekiko Auzien Salara igorri eta interesdunak epatzeko deia egiten duena. Erabaki haren bidez Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak Nasuinsaren bidez sustatutako "Izarbeibarko Jarduera Ekonomikoen eremua" Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi zen.
Nafarroako Justizia Auzitegiko Nagusiko buruak, 2008ko irailaren 1ean egindako idazkian, adierazi du Izarbeibar osasuntsua plataformak 447/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Nafarroako Gobernuaren 2008ko apirilaren 7ko Erabakiaren aurka. Erabaki haren bidez "Izarbeibarko Jarduera Ekonomikoen eremua" Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi zen. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48.1, 3 eta 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Auzitegiko buruak Administrazioarekiko Auzien Salari eskatu dio espediente hori igor diezaiola eta ukitutako alderdiei adierazi die auzitegi horretara jo dezatela, autoetan ager daitezen horretan epatu ditu, ebazpen hau jakinarazten denetik bederatzi eguneko epean.
Horrenbestez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/07 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igortzea Izarbeibar osasuntsua plataformak Nafarroako Gobernuaren 2008ko apirilaren 7ko Erabakiaren aurka jarritako 447/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea. Erabaki haren bidez "Izarbeibarko Jarduera Ekonomikoen eremua" Udalez gaindiko Plan Sektoriala onetsi zen.
2. Nafarroako Industria Lurzurua, S.A. (Nasuinsa) eta interesdun guztiak epatzea autoetan ager daitezen, ebazpen hau argitaratu eta bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari eta Nafarroako Industria Lurzorua, S.A.ri (Nasuinsa), behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, 2008ko irailaren 4an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.
Iragarkiaren kodea: F0813645