121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

354/2008 EBAZPENA, irailaren 1koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Tuterako "Angel Martínez" dantza eskola pribatuan dantza garaikidea irakasgaia baimentzen duena.

Ikusirik Angel Eduardo Martínez García jaunak, Tuterako "Angel Martínez" dantza eskolako titularrak, aipatu eskolan "beste arlo batzuk" izeneko ataleko irakasgai gisa dantza garaikideko ikasketak emateko egindako eskaera. Aipatu atala abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuko 10. artikuluko 2. idatz- zatian jasotzen da.

Ikusirik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak emandako adostasun txostena.

Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta Dantza Eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuak araututakoa kontuan hartuz.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz; eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematen zaio Tuterako "Angel Martínez" dantza eskola pribatuari (ikastetxearen kodea: 31013331) abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuko 10. artikuluko 2. atalean aipatzen diren ikasketen osagarri gisa dantza garaikideko ikasketak emateko, 2008-2009 ikasturtearen hasieratik aurrera.

2. Hemendik aurrera, eskolak ondoko ikasketak emateko baimena izanen du:

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritako ikasketak, ondoko espezialitate eta ikasgai hauek bereziki:

a) "Dantza klasikoa" espezialitatea, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 10. artikuluko 1. atalean eskaintzen diren lehentasunezko ikasketen artean agertzen dena.

b) "Lehentasunezko eskaintzan" sarturik ez dauden eta, aipatutako foru dekretuaren 10.2 artikuluan aipatzen denez, dantza eskolak irakasten ahal dituzten ikasketa osagarriak: Dantza garaikidea, Aurre-dantza 4 eta 8 urte bitarteko ikasleendako, Interpretazioa, Gorputz adierazpena eta Dantzaren Historia.

3. Ebazpen honen 2. atalean ezarritako erregistro datuak eta instalazioak aldatzeko, departamentu honen baimena beharko da, 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoari jarraikiz.

4. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.

5. 421/1992 Foru Dekretuaren 20. artikuluarekin bat, eskolaren titularrak ordainduko ditu ebazpen honen bidez baimendutako ikasketen gastuak.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8. Ebazpen hau igortzea dantza eskolako titularrari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2008ko irailaren 1ean.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0813728