I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
326/2008 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testu-liburuak erosteko, 2007-2008 ikasturteko laguntzetarako deialdia behin betikoz ebazten duena.
Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, abuztuaren 6ko 808/2007 Ebazpenaren bitartez, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testu-liburuak erosteko 2007-2008 ikasturteko laguntza deialdia onetsi zuen (2007ko 109. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, irailaren 3an).
Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 114/2008 Ebazpenaren bidez, behin-behinekoz ebatzi zen deialdi hori (2008ko 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, maiatzaren 28koa). Laguntzak eman edo ukatzen zituzten eranskinak jendaurrean egon dira aipatu ebazpenean adierazitako iragarki oholetan, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak beharrezko kudeaketak egin ditu, emandako laguntzak ordain daitezela agintzeko.
Deialdiko 7.2 arauan ezarritako tramiteak eta epeak buruturik, aipatu deialdiko 7.3 eta 7.4 arauak betez, eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak 22.1 d) artikuluan esleitzen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 2007-2008 ikasturtean Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testu-liburuak erosteko, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 114/2008 Ebazpenaren bidez behin-behinekoz eman eta ukatu ziren laguntzak behin betikotzat hartzea, salbu eta ebazpen honen I. eta II. eranskinetan, hurrenez hurren, eman eta ukatutako laguntzei dagokienez sartu diren salbuespenak, horiek aldatu egiten baitituzte aipatutako behin-behineko ebazpen hartan heldu zirenak.
Horrenbestez, deialdian eskatutako baldintza akademiko eta ekonomikoak betetzen dituzten eskaerei erantzun zaie.
2. Beren eskubideei kalte egin zaiela uste dutenek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Hezkuntza kontseilariari zuzendua, ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.
3. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari baimena ematea beharrezko urratsak egin ditzan emandako eta ukatutako laguntzak jakinarazteko eskaera egin duten ikasleei eta tartean diren ikastetxeei, bidezko ikuskapen administratiboak egiteko, eta ordaintzeko aginduak emateko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan laguntzen onuradun diren ikasleak matrikulatuta dituzten ikastetxeen alde.
4. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena jaso ondoren behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2008. urteko gastuen aurrekontuko 410002-41150-4800-322D00 kontusailaren kargura.
5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea eta ebazpen honen eranskinak jendaurrean jartzea honako tokiotan:
-Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2an.
-Hezkuntzako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan, Iruñeko Santo Domingo kalean, zk.g.
-Ikastetxeetako iragarki oholetan ikasleen zerrendak jarriko dira ikusgai, laguntzak eman edo ukatzeko behin betiko proposamenekin batera.
6. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Beka Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari.
Iruñean, 2008ko abuztuaren 20an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.
Iragarkiaren kodea: F0813680