121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak hartua, 2008ko irailaren 22koa, Azozko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Irailaren 3ko 96/2007 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen, apirilaren 2ko 29/2007 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen Kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan Azozko Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak kontzeju horretako Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU

1. Silvia Iriarte Lecumberri, Miguel María Erdozáin Echeverría, María del Puy Arrarás Cadena, Claudio López Jiménez eta María Josefa Orradre Aldave Azozko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Erabaki hau Azozko Kontzejuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko irailaren 22an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0814472