121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1496/2008 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrarien 3 lanpostu eta administrari laguntzaileen 21 lanpostu lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Kontuan harturik badirela Nafarroako Unibertsitate Publikoan administrarien 3 lanpostu huts eta administrari laguntzaileen 21 lanpostu huts, aurrekontuan behar den diru kopurua dutenak.

Kontuan harturik beharrezkoa dela aipaturiko lanpostuak betetzea.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Kontuhartze Zerbitzuko zuzendariak kontu hartuta

Kudeatzaileak proposatuta.

Lege indardunek eman dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.-Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrarien 3 lanpostu eta administrari laguntzaileen 21 lanpostu lekualdaketa-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, ebazpen honen I. eranskin moduan gehitzen dena.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.-Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta bere aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2008ko abuztuaren 25ean.-Errektorea, Julio Lafuente López.

I. ERANSKINA

Deialdia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak abuztuaren 25ean eman zuen 1496/2008 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Unibertsitate Publikoan administrarien 3 lanpostu huts eta administrari laguntzaileen 21 lanpostu huts lekualdaketa-lehiaketaren bidez betetzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak abuztuaren 25ean eman zuen 1496/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoan administrarien 3 lanpostu huts eta administrari laguntzaileen 21 lanpostu huts lekualdaketa-lehiaketaren bidez betetzeko onetsi da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak onesten dituen maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren 106. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehiaketa hau gobernatuko duten arauak honako hauek izanen dira: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, hura garatu eta betearazteko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lanpostuak betetzeko Erreglamendua (martxoaren 14ko 59/2005 Foru Dekretuaren bidez aldatua), eta deialdi honetako oinarri hauek.

OINARRIAK

1.-Xedea.

Aditzera ematen da deialdia egin dela administrarien 3 lanpostu eta administrari laguntzaileen 21 lanpostu lekualdaketa-lehiaketaren bidez betetzeko. Hona hemen lanpostuak:

-Administrarien 3 lanpostu:

.Bat Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko Lanak eta Mantentzea Atalean, lanpostuaren zenbakia 91 delarik, Iruñean aritzeko (goizeko lanaldia).

.Bat Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko Kontabilitate Atalean, lanpostuaren zenbakia 71 delarik, Iruñean aritzeko (goizeko lanaldia).

.Bat Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuan, lanpostuaren zenbakia 397 delarik (goizeko lanaldia), Iruñean aritzeko.

-Administrari laguntzaileen 21 lanpostu:

.Bat Ekonomia Gaietarako Zerbitzuko Kontabilitate Atalean, lanpostuaren zenbakia 272 (goizeko lanaldia) delarik, Iruñean aritzeko.

.Bi Ekonomia Kudeaketarako Atalean, lanpostuen zenbakiak 87 (goizeko lanaldia) eta 481 (goizeko lanaldia) direlarik, Iruñean aritzeko.

.Bat Komunikazio Zerbitzuan, lanpostuaren zenbakia 24 (lanaldi zatitua) delarik, Iruñean aritzeko.

.Bat Unibertsitate Zabalpenerako Zerbitzuko Kultura Jardueren Atalean, lanpostuaren zenbakia 470 delarik (goizeko lanaldia), Iruñean aritzeko.

.Bi Ikerketa Zerbitzuko Laguntza eta Deialdietako Atalean, lanpostuen zenbakiak 59 (goizeko lanaldia) eta 515 (goizeko lanaldia) direlarik, Iruñean aritzeko.

.Bat Ikerketa Zerbitzuko Jakintza Bestetaratzeko Arloan, lanpostuaren zenbakia 29 (goizeko lanaldia) delarik, Iruñean aritzeko.

.Bat Araubide Juridiko eta Administratiboko Zerbitzuko Idazkaritza Teknikoko Atalean, lanpostuaren zenbakia 50 (goizeko lanaldia - euskara) delarik, Iruñean aritzeko.

.Bi Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileen Kudeaketa Atalean, lanpostuen zenbakiak 542 (goizeko lanaldia) eta 485 (goizeko lanaldia) direlarik, Iruñean aritzeko.

.Hiru Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuko Gradu Ikasketen Atalean, lanpostuen zenbakiak 168 (goizeko lanaldia - euskara), 158 (goizeko lanaldia - euskara) eta 298 (goizeko lanaldia) direlarik, Iruñean aritzeko.

.Bi Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuko Graduondoko Ikasketak, Sarbidea, Bekak eta Tituluak Atalean, lanpostuen zenbakiak 181 (goizeko lanaldia) eta 312 (goizeko lanaldia) direlarik, Iruñean aritzeko.

.Bat Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuko Ikasleentzako Argibide Bulegoan, lanpostuaren zenbakia 534 (lanaldi zatitua) delarik, Tuteran aritzeko

.Bat Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuko Ikasleentzako Argibide Bulegoan, lanpostuaren zenbakia 167 (arratsaldeko lanaldia - euskara) delarik, Iruñean aritzeko.

.Bat Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuko Irakaskuntza Lagundu eta Programatzeko Atalean, lanpostuaren zenbakia 288 (goizeko lanaldia) delarik, Iruñean aritzeko.

.Bat Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuko Irakaskuntza Lagundu eta Programatzeko Atalean, lanpostuaren zenbakia 300 (goizeko lanaldia) delarik, Enpresen Kudeaketa Sailean, Iruñean aritzeko.

Bat Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuko Irakaskuntza Lagundu eta Programatzeko Atalean, lanpostuaren zenbakia 290 (lanaldi zatitua - euskara) delarik, Psikologia eta Pedagogia Sailean, Iruñean aritzeko.

2.-Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

2.1. Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituta.

2.2. Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen kopuru handitzearen ondoriozkoak, baita lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituztenak ere.

2.3. Aurrekoa gorabehera, izangaiek lekualdaketa-lehiaketan lanpostua lortuta hutsik uzten dituzten lanpostuak bete beharrekoak ez badira, "iraungitzeko" lanpostuak direlako edo titularrek nahiz ordezkoek betetzen ez dituztelako, ez dira eskainiko.

3.-Betebeharrak.

3.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete beharko dira, eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta lanpostu hutsak aukeratu eta esleitutako lanpostuaz jabetu bitartean:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Eskalako karrerako funtzionarioa izatea, Administrarien lanpostuetara aurkeztuz gero, edo Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrari Laguntzaileen Eskalakoa, administrari laguntzaileen lanpostuetara aurkeztuz gero.

b) C maila edo taldeko administrari lanpostu batean aritzeko izendatua izatea, edo D maila edo taldeko administrari laguntzailearen lanpostu batean aritzeko izendatua izatea, hurrenez hurren.

c) EGA titulua edukitzea, plantilla organikoaren arabera euskara jakitea betebeharra duten lanpostuetara aurkeztu nahi izanez gero, eta deialdi honetan horrela ezartzen bada.

3.2. Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete eman duten funtzionarioek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betikoz eskeituko zaie.

3.3. Zerbitzu aktiboan eta Unibertsitate honetan behin-behineko destinoarekin dauden funtzionarioek halabeharrez parte hartu beharko dute lehiaketa honetan, behin betiko esleipenaren ondorioetarako, eta ezin izanen diote destino horri uko egin.

Lehiaketa honetan parte hartzea eskatzen ez badute, zerbitzu aktiboan eta behin-behineko destinoarekin dauden funtzionario horiek lanpostuen zerrendan bete gabe dauden lanpostuetan izango dute destinoa, errektoreak esleitzeko emango duen ebazpenaren bidez.

3.4. G9 taldeko zenbait Unibertsitatek (Zaragoza, Extremadura, Errioxa, Balear Uharteak, Kantabria eta Oviedo) 2007ko maiatzaren 11n sinaturiko Mugikortasun Hitzarmenaren arabera, aipatutako Unibertsitateetan behin betiko destinoa duten C edo D maila edo taldeko karrerako funtzionarioek, beren Unibertsitateetan administrari edo administrari laguntzaile edo lanpostu baliokide batean aritzeko izendatuek, parte hartu ahal izanen dute lehiaketa honetan beren maila edo taldean hutsik gelditzen diren lanpostuak betetzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko karrerako funtzionarioek 10.1 oinarrian aipatzen den lanpostuen hautaketa egin ondoren.

4.-Ordainsariak.

Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak jasoko dituzte.

5.-Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Judirikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.

5.2. Eskaerak deialdi honen eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.upna.es helbidean.

5.3. Eskaerarekin batera hauek aurkeztuko dira:

a) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien frogagiriak, jatorrizkoak edo behar bezala kautotutako fotokopiak, salbu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan behin betiko destinoa duten karrerako funtzionarioek administrazio publikoetan egindako zerbitzuen egiaztagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuak.

Izangaiek merezimenduak, behar bezala zerrendatuak, alegatu eta frogatuko dituzte baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

b) Oinarri hauetako 3.4 atalean aipaturiko Mugikortasun Hitzarmena sinatu zuten Unibertsitateetako karrerako funtzionarioek Unibertsitate horietako bateko karrerako funtzionarioa izatearen egiaztagiria aurkeztu beharko dute, eta baita C edo D maila edo taldeko administrari edo administrari laguntzaile edo lanpostu baliokide batean aritzeko izendatu izanaren egiaztagiria ere.

5.4. Eskaerak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

6.-Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik badago, haiek zuzendu.

6.2. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, errektoreak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

6.3. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

6.4. Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, errektoreak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

7.-Epaimahaiko kideak.

7.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Itziar Ayerdi Fernández de Barrena andrea, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Ana Román Puerta andrea, Langileen Kudeaketa Ataleko burua.

Mahaikideak:

1.-Cristina Abaurrea Arizmendi andrea, Araubide Juridiko eta Administratiboko Zerbitzuko burua.

Ordezkoa: Isabel Ibarrola San Martin andrea, Adar Juridikoko teknikaria.

2.-Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezkoa: Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua

7.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia. Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak aplikatzeko eta interpretatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

7.4. Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

8.-Merezimenduen kalifikazioa.

8.1. Deialdiko 5.3 arauan agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak jatorrizko agirien bidez edo kautotutako kopien bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdateka-lehiaketa honetan parte hartzeko eskaera aurkeztean.

8.2. Alegatu eta egiaztaturiko merezimenduak deialdi honen II. eranskinean azaldu baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den eguna arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroago egindako merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

8.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

8.4. Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, Unibertsitate Publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da, eta hala eta guztiz ere berdinduta segituz gero, izangai adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

8.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu, izangaiek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

9.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

9.1. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko iragarki oholean izangaien zerrenda eta bakoitzak lortutako puntuazioa.

9.2. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alegatzeko. Bi zerrenda emanen dira argitara, bana lehiaketa honetan parte hartzen duten bi arlotako (barnekoa eta Mugikortasun Hitzarmenekoa)

9.3. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, edo erreklamaziorik aurkeztu gabe ezarritako epea bukatutakoan, epaimahaiak izangai guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko iragarki oholean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web orrian, eta izangaien zerrenda, lortutato puntuazioaren arabera ordenaturik, Unibertsitateko errektoreari igorriko dio espediente osoarekin batera, behar izanez gero, hasierako lanpostuen kopurua handitzeari buruzko ebazpena eman dezan.

10.-Lanpostu hutsen hautaketa.

10.1. Izangaiek lanpostu hutsak lorturiko puntuazioaren arabera aukeratzen ahalko dituzte; horretarako, kudeatzaileak ezarriko duen tokian, datan eta orduan agertu beharko dute. Lanpostuak aukeratzeko ekitaldirako deialdia Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko iragarki oholean eta Unibertsitatearen web orrian argitaratuko da, gutxienez bost egun natural lehenago.

Izangaiek ezin izanen dituzte hautatu behin betiko eran atxikirik dauden Atal bereko lanpostuak, salbu eta Ikastegia, Saila, Bulegoa, udalerria edo lanaldi mota aldatzen bada.

10.2. Behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

10.3. Nafarroako Unibertsitate Publikoko karrerako funtzionario guztiek, lehiaketan parte hartzaile borondatezkoak edo nahitaezkoak direnek, lanpostua hautatzeko ekitaldia bukatutakoan, bete beharreko zenbat lanpostu huts gelditu diren ikusirik, Mugikortasun Hitzarmena sinatu duten G9 taldeko Unibertsitateetako karrerako funtzionarioek hautatuko dute lanpostua, lortutako puntuazioaren arabera.

11.-Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

11.1. Nafarroako Unbertsitate Publikoko errektoreak, ebazpen bidez, lanpostua esleituko die proposatutako izangaiei, eta hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.

11.2. Izangaiek esleipenari buruzko ebazpena argitaratu ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

12.-Aurkeztutako dokumentazioa.

12.1. Izangaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratu ahal izanen dituzte, halaxe eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkez dezakete, lanpostuak esleitzeko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

12.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

12.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, agiri horiek gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiri horiek berreskuratzen ahal dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

13.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere arauen kontra eta hura aplikatzeko egintzen kontra, zilegi izanen da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Unibertsitateko errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hori guztia urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat.

ESKAERA EREDUA

................... izateko ..................... lanpostu lekualdaketa-lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko eskaera. Deialdia ..................... zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ....................(e)ko ................aren ............ (e)an.

1.-Norberaren datuak.

Deiturak eta izena ...................., jaiotze eguna eta tokia ................., NANa ...................., helbidea ..............., P.K. ................., etxeko telefonoa ............., laneko telefonoa ..............

2.-Datu administratiboak.

a) Zein lanpostutarako izendatu zuten

a.1) Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa/ ...................(e)ko Unibertsitateko funtzionarioa

b) Administrazio egoera.

b.1) Jardunean.

b.2) Eszedentzian

(X batez markatu behar den kontzeptua).

c) Egungo destinoa.

Lanpostua

Lanpostuaz jabetu zen eguna

Zerbitzua

Atala

c) Zein maila edo taldetakoa den

3.-Nik, izenpetzaileak, adierazten dut eskaerak aurkezteko azken egunean eskaturiko baldintza guztiak betetzen ditudala.

4.-Eskaerarekin batera, deialdian parte hartzeko eskatzen diren agiriak eta alegatu ditudan merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ditut, ......... (e)tik ......... (e)ra zenbakituak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

Horrenbestez,

Eskatzen dut deialdi honetan onar nazatela.

Iruñean, ...........(e)ko .......................... aren ............ (e)an.

(Sinadura)

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ERREKTORE JAUNA.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

1. atala. Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

1. Zerbitzuen balorazioa egiteko, puntu bat emanen zaio, edozein Administrazio Publikotan eta haren Erakunde Autonomoetan zerbitzuan emandako urte bakoitzeko, deialdiari dagokion maila edo talde bereko lanpostuetan.

2. Zerbitzuen balorazioa egiteko, 0,75 puntu emanen zaio, edozein Administrazio Publikotan eta haren Erakunde Autonomoetan zerbitzuan emandako urte bakoitzeko, deialdikoa ez den maila edo taldeko lanpostuetan.

3. Titulazio akademiko edo profesional jakin bat eskatzen duten lanpostuak betetzeko, 1. atalean kontuan hartuko dira soilik aipatu titulazioa eskatzen zuten lanpostuetan emandako zerbitzuak; maila bereko beste lanpostuetan egindako zerbitzuak 2. atalaren arabera baloratuko dira.

Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da azpi-atal bakoitzean.

Atalari dagokion puntuazioa gehinez ere 30 puntukoa izanen da.

Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu, egoera horietan sartu aurretik zuen lanpostuan egindako zerbitzuak bezala kontatuko dira.

Beste zerbitzu batzuekin batera egindako zerbitzuen kasuan, puntuazio handienekoak baino ez dira baloratuko.

2. atala. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

Atal honetan, deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak besterik ez da baloratuko.

Atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 10 puntukoa izanen da.

2.1. Prestakuntza-jardueretan parte-hartzea.

2.1.1. Gehienez ere 7 puntu emanen zaio Unibertsitateek, Administrazio Publikoko Institutuek edo erakunde publikoek, sindikatuak barne, antolaturiko eta deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza-jardueretan parte-hartzeari.

a) 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu).

b) 0,08 puntu kredituko, deialdia argitaratu baino hamar urte lehenago egindako ikastaroetan.

Baloratu beharreko ikastaroetan, ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Unibertsitateak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza-jardueretan parte-hartzea puntuazio berarekin baloratuko da.

Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitarioak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko, ezta titulu ofizialak eskuratzeko ikasketa solteak ere.

2.2. Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 1,5 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen kontuan hartuz.

2.3. Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatu edo halakoetan irakasle jardutea: 1,5 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak saioen iraupenaren arabera; emandako kredituko, 0,25 puntu, eta zatikiak hainbanatuko dira.

2.4. Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

2.4.1. Europar Batasuneko edozein hizkuntza ofizial jakiteagatik, gehienez ere 2 puntu hizkuntza horietako bakoitzeko, eta guztira 6 puntu gehienez, plantilla organikoan hizkuntza horiek jakitea beharrezkotzat hartu ez den lanpostuetarako.

2.4.2. Euskara jakiteagatik, 2,5 puntu gehienez, plantilla organikoan euskara jakitea beharrezkotzat hartu ez den lanpostuetarako.

Aipatu hizkuntzak baloratzeko, hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik eduki ezean, hizkuntza eskola ofizialean gainditutako maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren 1/5 emanen da. Euskaren kasuan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12 emanen da, edo Nafarroako Unibertsitateko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak antolaturiko ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/10.

Izangai bakoitzak hizkuntza bakoitzean zer dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak antolatutako azterketak egiten ahal ditu; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren 1/5 eman zaio maila bakoitzari.

Iragarkiaren kodea: F0813339