121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Larrialdietako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Larrialdietako Laguntza Zerbitzuko burua izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 8. oinarrian xedatutakoari jarraituz, 2008ko 68. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 2koan argitaratu baitzen, deialdiko Epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu du oposizio-lehiaketa gainditu eta puntu gehien lortu dituenaren alde.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Larrialdietako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu baterako Francisco Javier Sesma Sánchez jauna izendatzeko proposamena onesten da.

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko irailaren 4an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano jauna.

Iragarkiaren kodea: F0813823